BCCCAP00000000000000000000294
FRANTZISKO ONDARRA Zenbat diren testuak. Sei prediku ematen ditugu hemen, berorietan ageri diren urteen arauera ordenaturik, urterik erakusten ez dutenak besteen on- dotik ipintzen ditugula. Baina beste bi ere egin zituela badakigu, hau leitzen bait dugu: «nere animoa da, zuei adizera ematea, iru igande obetan ...», 6, lat. Bestalde, José María Satrustegui-k badu gure 2. sermoiaren aldaki bat, berak bidali zizkigun fotokopia batzutatik jakin duguna. Baina beste esku batek idatzia da eta bertako euskara aldaturik dago. Ezagutzen ditugu lau prediku esku honek idatziak eta aipatu dugun horren euskara bera darabilte- nak. Nork norenak kopiatu zituen eta euskara aldatu? Ez dakigu. Baliteke gainera biak hirugarren testu batez baliatu izatea. NOR, NON ETA NOIZ Ezin dugu esan nor izan zen idazlea. Baliteke erlijiosoa izatea, garizuman predikatzeko bait dira. Pentsa daiteke herriren batean izan zirela entzun araziak: xjuaten bazara, tabernara», 1,2; eta Nafawoan, jakina: «Ezta juaten Iruñera, vaizic Iruñeco videtic*, 3,4. Darabilen euskarari gagozkiola, agert- zen dira maiz mendebaleko euskalkien zerak: dan, zan, ziran, etab. Noiz izan ziren zabalduak? Lau 1743. eta 1753. urteen artean, eta beste biak ezin esan. Bere entzuleengana zuzentzen denean, honela egin ohi du: Catholi- coa(c), nere Catholicoac, nere catholico maiteac, Bay catholicoac, etab. Ez dugu aurkitu Lawamendiren aztarnarik. GRAFIA ETA FONETIKA Hitz hasiera eta barruan ez da y-/-y- ageri, i-1-i- baizik, bokal ondoan edo artean: ia, aiec, etab. Hitz hasieran beti v- dago eta ez u-; hitz barruan noizean behin -u- eta ez -v- edo -b-. Behin edo behin gelgi eta ez guelgui; eta «qu»bakanen bat mo r e n partez. Askotan «cedilla»antzeko bat, konkor aldea ezkerrerantz begira dagoela, erasten da c eta z hizkien azpiko aldetik. Beti -zt-, salbu «gaisto»,passim, eta «erabastera», 3,2at.; 3,3at. Bokal armo- nia oso gutxitan ageri da. Azkenik, zenbait hitz laburturik daude askotan edo gehienetan: Christo «Xpto», Jangoicoa, Magestadea, Demonioa, San, Chvisostomo eta -mente atzizkia. Latinezko pasarteetan ugariak dira labur- penak, eta okerrak. MORFOLOGIA Goi nafar egoaldekoaren zenbait ezaugarrirekin erkaketa bat egiten ba- dugu, hau ikusten dugu: 1. bai -kin eta bai -ki maiz ageri dira; 2. ia beti-beti -S eta ez -2; 3. lehenaldiko adizkiek beti gordetzen dute -n; 4. ergatibo lurala -ak da eta ez -ek. Jakingarria gerta daiteke, bestalde, «-tasan» atziz- Ria, -ntasunxekin ageri dena; eta .-ea», <<-bea» hitz amaieretan: <~compañea~~, 1, 2; «arrazobea», 2, lat. Hitzetan, hauek ipintzen ditugu: «aberas» eta ez «abras» b i n a «abre», «bekatu»eta apekatu~, «bekala»eta «bezala», «borz»eta «bost», «erran»eta
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz