BCCCAP00000000000000000000294
Goñerrin aurkitutako sei euskal testu FRANTZISKO 0NDARR.A::- ure ustez argitaratu gabe dauden sei euskal testu ematen ditugu eza- gutzera. Goñerriko Munarritz herrian izan ziren aurkituak 1921. ur- tean, eta 12/13 eskuk idatzitako 55 testuk osatzen duten bilduma baten lehenengo zatia dira. Guzti horien berri labur bat eman zen Euskaltzaindia- ren agerkaria den Euskeran, 1981. urtean, 349-365 eta 633-649 orrialdeetan. TESTUAK Testu bakoitza lau orriko paper multzotxo batean dago idatzia, baina gehienetan idazleak ez ditu bete orrialde guztiak. Orrialdeak zenbatu gabe daude. Horien neurriak hauek dira: 1. eta 2. testuetako papera 210 mm. luze eta 154 zabal da; 3.ekoa, 206 eta 145; 4.enekoa, 202 eta 144; 5.enekoa, 210 eta 155; b.enekoa, 206 eta 151. Papergile UY markak asko dira. Hona hemen: - - 1 . Hiru zirkulu bata bestearen gainean eta goiko zirkuluaren gainean hiru gurutze. Marka hau l., 2., 5. eta 6. testuetan ageri da. 2. Lehengo eta bostgarren testuetan LB ikusten dugu. 3. Seigarren testuan berriz, PB (sic P-). 4. Hiru zirkulu, gurutze bat eta koroa bat, denak bata bestearen gai- nean kokatuak; eta goiko zirkulu eta gurutzearen ezker-eskuin, esku (?) antzeko marrazkiak. Dena, 3. testuan. 5. Aurreko testuan bertan, hiru lerrotan: BEARN / 1 MONTAVBAN / LAINEZ (?) 6. Hiru zirkulu, gurutze bat eta koroa bat lili-horiztatua, bata bestea- ren gainean. Goiko zirkulu eta gurutzearen ezker-eskuin, esku (?) antzeko marrazkiak; eta erdiko zirkuluaren ezker-eskuin: FIN eta 1730 (?). Horiek denak, 4. testuan. 7. Bi lerrotan ezarririk: 1FARGVES / NAVARRE. Hau ere 4. testuan. '' Filologian Lizentziatua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz