BCCCAP00000000000000000000293
FRANCISCO ONDARRA ia beti -koz eta ez -ko. Lehenaldiko adizkietan behin bakarrik falta da bukaerako -n: zue, 3,4at. Ez dago «zachaten» bezalako formarik. Eta beti dan, det, ninzan eta horrelakoak idazten dira. HIZTEGIA Hauek erakusten ditugu hemen: aiziñlaurre, anizlasko, aztu, benzutu, ebasi, eri, ezer, etxeren 'itxaron', iz egin, geago, gitxi. Guk ulertzen ez dugun eztasa 'ez dasa' (?) ageri da: 4,2. SINTASIA Atzetik ipiniko genitiborik ez da falta: «Da gauza propio Jangoicoaren Ministroena)), 2,1; «denbora presenteco onetaz», 4,1; etab. Oso ongi egiten du izen eta izenondoaren arteko komunztadura mota hau: «llaga santissi- moac», 1,2at.; «anima christiano», 1,3; etab. Ez ditu ongi erabiltzen adizkiak behin baino gehiagotan (Ik. ADIZ- KIAK saila) eta ergatiboaren marka noizean behin falta da: «Iz eguiten du Profeta Isaiasm («Isaiasec» esan beharrean), 1,l; «Job Santua ... esatendu», 1,3at. Eraltibozko perpausetan honako hau aurkitu dugu: eesatenzuela zer guc esan bearguenuquen» 'quod, what, lo que', 2,3at. Iraganean ikus ditza- gun hauek: cizanbitez causatuac guizonaz», 2,3; eta «Dauid zan guztiz perseguitua bere esaiengandic*, 2,4. GURE LANA Testuak. Dauden bezala transkribatzen ahalegindu gara, ez delarik izan beti arazo erraza. Hasteko, orrialdeek daramatzaten zenbakiak guk ipiniak dira. Bokal gainean ipiniak dauden zenbait ikur azentu marka edo zer diren dudatan egon gara, batzutan marka hori jartzen dugula eta beste batzutan marratxo zuzen bat. Hizki bat nagusitzat jo behar den ala txikitzat, horrek ere sortu dizkigu istiluak eta ez dugu seguru ongi asmatu. Izen propioetan hizki nagusia erabili dugu, eta arruntetan ere hori bera egin dugu puntu hasieran eta askotan bi puntu edo puntu eta koma ondotik. Hitz hasieran maiz J nagusia ageria da, guk J, I edo Y idazten dugula: «Jaten», 1,4; «I sino», 2,lat.; «Yá ... : Yá», 3,3at. Latinezkoetan beste era bateko J egiten du. Gehienetan, a- edo e- protetikoa patutzean, bokal horien gainean marra zuzen gioi antzekoa ikusten da eta r bakuna: marra hori kendu eta rr bikoitza idatzi dugu. Bi lerrotan zatiturik dagoenean hitz bat, orduan ere izan da buruhausterik, gutxitan erabiltzen bait du marra lerro amaieran. Hitz laburtuetan falta diren hizkiak parentesian eman ditugu.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz