BCCCAP00000000000000000000293
GONERRIN AURKITUTAKO LAU EUSKAL TESTU (XVIII. M) euskara berbera dute. Eta badago argitara gabekoan errakuntza edo dena delakorik: espero den eta guk argitaratuak dioen «predicacea»ren ordez «predicazen» esaten du; eta «orañic» edo antzekoren baten partez «oraiñ» ipintzen du. Non izan ziren predikatuak eta non zabaltzeko? Garbi dago gipuz- keraren osagai asko aurkitzen dela: «onetaz, «dedala», «dedan», «eguiazco», etab.; baina ez dira gutxi ekialdeko euskalkietakoak: «bezala», «izatecoz (eta izateco), «quen biozate», etab. Beraz, bere eginbeharra Nafarroan betetzen zuen gipuzkoarren bat ote? Zer ondorio atera genezake testu horietan irakurri dugun pasarte hone- tatik? Entzun dezagun: «Zure ... alaba vildalzen dezu bacarric mendira egu- rra eguitera, hacienda goardacera, eta bidalzendezu mezetetara», 3,3. Azken hitz horrek «mezetetara» esan nahi du, hala uste dugu, Nafarroan ari zela sermoilaria. Noiz prestatuak? Ez dago datarik paperetan eta ur marka ezin dugu ongi ikusi. Idatzi baten hasieran «tresladado»ipini dute, baina beste tinta eta esku batek egin du hori. Beraz, idatzi hori oinarritzat harturik, norbaitek aldatu egindu bera. ETZ liburuan, 63 h. or. etan dagoenean ere «tresladado» dio lehen orrian, eta badira beste bi kopia berarenak, bat 1748.goa eta 1762.goa bestea. Ata1 honetan mintzatu gara sermoi baten bi kopiari buruz, horietako hiru pasarte erkatzen genituela. Argitaratua dagoela geniona 1747 eta 1751. urteetan izan zen erabilia. Beraren saileko zaharrena 1743 eta 1826. urteetan, eta berriena 1753 eta 1626. urteetan. Data horien -1743 eta 1753 esan nahi dugu- aurretik ala atzetik izan ziren idatziak gure oraingo lau testuok? Guk ditugun datuekin ez dakigu erantzuten galdera horri. GRAFIA ETA FONETIKA Hitz barruan ez da ageri ia inoiz ere -y- grafema, -i- baizik. Hitz hasieran beti v- dago eta barruan maiz -u- grafema, -v- edo -b- idatzi beharrean. Gehienetan «cu»ren ordez «qu» idazten du, eta behin bakarrik aurkitu dugu «gui»ren partez «gi»: «gichira», 1,4. Bokal harmonia behin aurkitu dugu: «Veguirezazute», 2,2at.; eta hiatoa deseginik bi aldiz: «Gua- zen», 3,2, eta «vsuari»,2,2. Bukatzeko, zenbait hitz -Christo, Maria, San eta latinezkoetan ae diptongoa- batzutan edo beti laburturik daude. Aipatu ditugun gertakari hauek ekarri ditugu arrazoi honengatik, bes- teak beste, ikusteko zer erlazio duten testuok behin baino gehiagotan min- tzatu garen beste sei euskal testuekin, eta baita ere Nafarroako euskalkiekin. Hori bera esan behar da hurrengo ataletan azalduko diren zeretaz. MORFOLOGIA Testuotan beti -kiñ edo -kin ageri da, -ñ/n hori galdu gabe; hiru bat aldiz ikus daiteke -S eta ez -2; ergatibo plurala -ak da. Hitzetan, hona hauek: «aberas / aberaz», «beste», «bezala», «esan», «pecatu», «santu». Erlatibozko perpausetan ez da erabiltzen bai(t). Aditzaren arloan, geroaldian -go erabiltzen da eta xedezko perpausetan
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz