BCCCAP00000000000000000000293
FRANCISCO ONDARRA NOR, NON ETA NOIZ Nor da egilea? Uste dugunez misionistaren bat da, beraz fraideren bat. Honelakoak esaten ditu: «aqui saco el Santo Christo*, 1,4at.; «saca el santo Christo,,, 4,4at.; «Jangoicoaren ordenaz nator abisazera ezen zaudela conde- nacioco estadoan*, 4,4; «nere auditorio onetaco Jende guztioi», 3,1. - Gainera, ez dugu ahaztu behar abendurako izan zirela prestatuak. Bestalde, gerta daiteke guk begien aurrean ditugun predikuak ez izatea autoreak idatzi zituenak berak. Esan nahi dugu kopiagile baten lana izan daitekeela, eta euskaraz idazten ohitura haundirik ez duenarena. Nola idatz liteke bestela «O Nelachena, 4,3 «onelachen»en ordez? Badakigu, José María Satrustegui-ri esker, prediku hauek behin eta berriz izan zirela kopiatuak eta aprobetxatuak. Egia osoa esateko eta zeha- tzago izateko, erantsi behar dugu kopiagile bakoitzak zenbait esaldi ezabatu, beste zenbait sartu, morfologiari ukiturik eman eta hitz baten partez beste- ren bat erabili bazekiela egiten. - Lau testuok idatzi zituena eta J.M. Satrusteguik bere Euskal Testu Zahan-ak (ETZ) liburuan, 63. orrialdetik aurrera argitaratu zuenaren idazlea edo kopiatzailea bat-bera da: esku berbera eta euskara berbera. Gauza bera baieztatu behar da gure lan honen hasieran aitatu den Fontes-en, 103. orrial- detik aurrera a eri den testuaren aldaki bat den eta aipatutako euskaltzainak jakitera eman &un beste bati buruz. Gurea honela hasten da: «Proponizen digu Euangelista Sagraduac S(a)n Lucasec bere irugarren capituloan, redicacea becatoreai penitenzia bere becatuena, orrequin medio onetas izan B aitezen barcatuac bere becatu guciac» (103. or.). Bestea, esandako euskaltzalearena, honela da hasten: «Proponizen digu Euangelista Sagraduac S(a)n Lucasec bere irugarren capituloan predicazen (sic -n) pecadoreai penitencia bere pecatuena, orrequiñ medio onetaz izanditezen barcatuac bere pecatu guztiac». Gure testuan honela hasten da bigarren paragrafoa: «Desazen (sic -su-) dudela bada nic zuen animen salbacioa obligacio duden bezala, nai dizquizutet proponitu, zer diligenciaquin irdisten den peni- tencia eguiasco bat, orrequin goardazen dituzutela, gueldidadin becatorea izuliric Jangoicoaren graciaran (103. or.). Besteak honela dio: «Deseazendedala bada nic zuen animen salbacioa obligaciodedan bezala, nai dizquizutet proponitu, zer diligenciaquin alcanzacen dan penitencia eguiazco bat, orrequiñ guardazen dituzutela, gueldidiñ pecadorea izuliric Jangoicoarean graciara*. Gureak honela dio hondar paragrafoko bukaera aldean: ecatholicoac órañic baduzute dembora eguiteco zuen becatuen penitenzia confessio ón eguiasco batequin» (107. oc.). Besteak berriz honela: ~Catholicoac oraiñ (sic) badezute denbora eguitecoz zuen pecatuen penitencia conféssio on eguiazco batequin*. ETZ liburuan ageri dena, argitara gabe dagoen beste hori, eta orain hemen argitara ematen ditugun lau testuok esku batek idatziak dira eta
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz