BCCCAP00000000000000000000293
Goñerrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.) FRANCISCO ONDARRA ' SARRERA A ldizkari honetan bertan (Ik. Fontes, 53. z. (1989), 97-144 or.) argitaratu ditugu sei euskal testu Goñerriko Munarritzen aurkituak eta orain ezagutzera ematen ditugunekin eta beste askorekin bilduma bat osatzen dutenak. Guzti hauen berri labur bat ematen dugu Euskaltzaindiaren ager- karia den Euskera-n, 1981. urtean, 349-365 eta 633-649 orrialdeetan, argita- ratuak dauden seiak 354. or. eta 10. sailean aipatzen direla, eta oraingo laurok 646.or. an aitatzen diren 43-46 sermoiak direla. TESTUAK Testu bakoitza lau orrikoa da, orrialde guztiak bete-beterik daudela. Zenbatu gabe eta hari zuri mehez josiak zeuden, hari puska batzuk 3. testuan bakarrik gordetzen direla orain. Paperaren neurriak batez-beste hauek dira: 1. testuan 211 mm. luze eta 153 zabal; besteetan 207 eta 149. Ur markak hauek dira: 1. testuan 1 BRVN / BEARN eta hiru zirkulu bata bestearen gainean marrazturik, goiko bi zirkuluetan gurutze bana dagoela. Erdiko zirkuluaren parean ezkerrean FIN dago, eta eskuinean 1760 edo, ez gaudelarik seguru 6 dioen edo 3 edo 5. Goiko zirkuluarren ezker-eskuin esku antzeko bi ma- rrazki. 2. testuan BEARN / 1 BRVN / (beste zerbait). Gainera hiru zirkulu, goikoaren gainean hiru gurutze altxatzen direla; eta behekoaren ezkerrean FIN eta eskuinean urtea, ezin dugula hau irakurri. 3. eta 4.etan BEARN 1 MONTAVBAN / LAINEZ ( -2 ote?) eta hiru zirkulu bata bestearen gainean. Badago zerbait horien goitik eta beitik. Lau prediku dira, abenduko lau igandeetarako prestatuak eta igande horiek kontutan harturik guk ordenatuak. 1. Filologian Lizentziatua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz