BCCCAP00000000000000000000292
GONERRIN AURKITUTAKO BESTE SE1TESTU bat besoak gora ikusten dugu, eta leioaren buruaren parean goiko aldetik ko- roa bat. 2. Bostgarren testuan bi zirkulu kontzentriko ageri dira, horien artean "E(?) GOLL" irakurtzen dugula eta beste zerbait ere badagoela. Barruan bi sastakai, eta kanpoan goiko aldean koroa bat "E GOLL" hizkien parean. 3. Beste testuetan ez dugu ongi ikusten ur marka. Zenbat. Sei dira testuak, esan dugunez, eta guk ordenatuak dira, horreta- rako gaia erabili dugula gidari eta oinarri. Gaia. 1.a "Platica dela Pureza"; 2.a "Dela Muerte"; 3.a "Sermon del Juicio Particular"; 4.a animaren salbazioaz ari da; 5.a bulda sanduaz; eta 6.a Elizakoak hartzeko galde-erantzunek osatzen dute. NOR, NON ETA NOIZ Nor den egilea ez dakigu, eta zer den ere ez. Bere entzuleei hitz egiten dienean, honelakoak esaten ditu: "aizace Jaunec" 1,1,3; "nere Christioac" 3,3,1; "nere Adisquideac" 4,1,1; "nere Catholicoac" 4,1,1; "Catholicoac" 2,2,2; "Christioa" 3,3,2; "Adisquide nereac" 4, lat., 4; "nere oyente estima- tuec" 1,1,1. Horiek irakurtzen ditugularik, pentsa daiteke fraide/misionistaren bat izan zela egilea. Gainera, 3. testuan idatzirik dagoen pasarte batek ematen du sendotzen duela uste hau. Hona hemen pasartea: "Guruce au da Misericor- diesco tribunalea" 3,3?4.Predikuaren amaieran dago esaldi hori eta ekartzen digu gogora misiolarien ohitura bat, hots, sermoiaren bukaeran gurutzea eskuetan hartu eta berari eta entzuleei hitz egitekoa. Baina, bestalde, testuen orrien artean gordetzen diren paperak ikertzen baditugu, ematen du herriko apeza edo parrokua dela autorea. Herrian berri- ki gertatu diren gauzak -ik, 1,3 eta 3at.- edo herrian bizi-bizirik dauden arazoak-ik. 4,3at.-. Bostgarren eta seigarrena parroku baten zerak izan behar lukete. Non izan ziren idatziak eta emanak ere ez dakigu. Erdaraz ez zekiten en- tzuleendako izan zirela ikusten dugu: "Bada Jaun Divino arec erres- pondatuco dizu, cer, bentures nere Prediquedoreac itz eguindute Erdaras, franceses, latiñes, edo zuc ecin comprenditu dezaquezun moduen?" 3,2at., 4. Pasarte horretako erdara gaztelania da. Noizkoak dira? 1. testua 1817. eta 1829. urteetan izan zela berriz emana badakigu, eta gainera autorea ez zen beste batek emana; 2.a 1827 eta 1832. urteetan izan zen berriz erabilia. Datarekin zer ikusia izan ditzaketen zenbait pasarte eta datu, garai haie- tako giroa erakusten eta isladatzen dutenak, eskaintzen ditugu. Inkisizioa zutik dago oraindik Logroñon 3, lat., fine. "Españeco Erreinu, eta Señorioegui, eta gure Erregueari" 5 ,l.an esaten du; "Infielen contra"ko gu- dua aipatzen da 5, l.an; eta bertan "baquea Principe Christio gucien ertean" eta "Erregue Catholicoac vielcenduen Exercitoan Infielen contra". Ez d;ugu ahaztu nahi beste zenbait pasarte, beharbada lagungarri edo interesgarri gerta daitezkeenak. "Medicu, eta Barberari" leitzen dugu 4,3,2.ean; "confesatu, eta comulguetu zaicela illen lembisico Iguendetan,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz