BCCCAP00000000000000000000292

Gofierrin aurkitutako beste sea testu FRANTZISKO ONDARRA SARRERA G oñerrin aurkitutako hamar testu aldizkari honetan argitara emanak di- tugul. Orain ezagutzera ematen ditugunek horiekin eta beste anitzekin bilduma bat osatzen dute. Guztien berri labur bat ikus daiteke Euskaltzaindiaren agerkaria den Euskera aldizkarian 2. TESTUAK Lehenbiziko bostak predikuak dira eta seigarrena berriz Elizakoak edo "Viaticum"a hartzekoan erabiltzen ziren galde-erantzunak. Lehenengo lauak lau orrikoak dira, bostgarrena hiru orriduna eta azkenekoak orri bat du ba- karrik. Zehatzako izateko, aipatu ditugun lauak paper haundi batean daude idatzirik, paper hori tolestatu eta lau orri egin ondoren. Azkeneko bi orriak moztu gabe daude goiko aldetik beroietan. Testuak guk zenbatu ditugu. Pa- per neurriak hauek dira: 1. testuan 213 mm. luze eta 153 zabal; 2.ean 210 eta 152; 3.ean 212 eta 149; 4.ean 212 eta 151; 5.ean 210 eta 151; eta 6.ean 208 eta 148. Ur markak hauek dira: 1. Lehenengo sermoian bi zirkulu kontzentriko ageri dira, horien artean "OSPITAL GENERAL DE P(AMPL0NA)" irakurtzen dela. Barruan leoi 1. ONDARRA, Frantzisko 1989. "Goñerrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753)". Fontes, 53 (1989), 97-144; idem 1990. "Goñerrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.)". Fontes, 55 (1990), 73-121. 2. ONDARRA, Francisco 1981. "Goñibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan". Euske- ra, XXVI (1981), 1. zb., 349-365; idem 1981. "Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpenan. Euskera, XXVI (1981), 2. zb., 633-649.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz