BCCCAP00000000000000000000287

FRANTZISKO ONDARRA Bokaletan, hitz hasieran ez da ageri u- kontsonantea u- bokalaren ordez, hasi latinezko testuaren 1. orrialdetik eta idazkiaren bukaeraraino. Kontsonanteetan, latinezko ch- mantentzen da: "Christo" 301. or., 2. 'bertsoa. Bi aldiz k erabiltzen da: "lukte" 'lukete' 296,9 eta "dohakabea" 300,3. Hitz bukaeran -11 eta -ñ jartzen dira gehienetan i bokalaren ondotik. Ts digrama ez du ezagutzen, horren partez SS eta x ageri direla: "uss eguiii" 290,2, "essaiari" 297,2 eta "exaiac" 196,15. Tc + e ipintzen du beti, eta normalki tc + i: "eriotcea" 291,1, "utciric" 290,1, baina "etziten" 292,5. Ixa adierazteko SS bikoitza dugu behin: "irsuria" 294,6, beste guztietan S bakunaren ordez dagoela: "ossoric" 291,7; eta x berrizj-ren ordez: "luxurio- soa" 297,8, baina "lujuriazco" 297,9. Bukatzeko, c + e ageri da beti, c + i normalki eta lau bat aldiz z + i: "goiceco" 292,5, "gucia" 299,1, baina "guzia" 299,2. Fonetika Bokaletan, ez dugu ikusten gertakari berezirik. Kontsonanteetan, beti -11- eta -ñ- erabiltzen dira i bokalaren ondotik: "Pillareari" 298,4, "doctriZara" 290,3, etab. Hitz barruko -zt- multzoa gutxitan aldatzen da eta -st- bilakatzen: "viztu- ric" 301,2, ''bduztu'' 298,6, baina "guerartic" 298,2, "virtu" 303,6. Hitz bukaeran -S erabili ohi du, -z ere ez dela falta: "oyus" 294,3, "berrir" 291,9, baina maizago "berriz" 294,2 etab. Fonetika sintaktikoan hauek ditugu: "ezpanu" 293,3, ''a" 291,5, "etzai- tela" 290,2. Deklinabidean, ablatiboa bizidunetan -ganik da: "ayenganic" 304,2, eta plurala bizigabeetan -tarik eta -tatik: "ocasioetal-ic" 292,l eta "infernuetatic" 290,4. Ik. esaldi hauek: "viotza aldenic alde passa balez nerea!" 298,5 eta "Bearcoduzu errabiatcen egon secularean" 296,7, formaz bizkaierako ablati- bo zaharraren antzekoa. Ergatibo plurala -ek da: "Condenatuec" 296,9. Inesiboa bi aldiz -en da eta ez -ean: "gurutce pisu baten" 299,3 eta "aditcen bularren" 293,2. Egia esan, errimak eta silaba kopuruak bultzatu dute horretara, baina bertsogdeak ezagutzen zituen aldaera horiek. Instrumentala -es da pluralean: "itz ocio-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz