BCCCAP00000000000000000000287
izan zena aurkitua eta bestea Narbarte-n '. Hala ere ezagutzera ematen dugu hemen orain aurkitu duguna, hori egiten dugula batez ere besteak baino lehenago izan zela idatzia uste dugulako, beherago esaten dugun bezala. 3. Nor, non eta noiz Ez dakigu nork eta non izan den idatzia, baina suposatzen dugu herri hartako parrokia edo baseliza famaturen bat S. Nikolasi eskainia zegoela, honen hirnnoa euskaraz eta latinez baitakar. Nafarroako herri hauetan ditu- gu S. Nikolasen parrokiak; Arteaga-n (Estellerrian), Auritz (Erroibar), Ende- ritz (Olaibar), Imñea, eta Larrasoañan (Estevibarren). Bestalde, kodizea, daki- gunez, Izarbeibaweko Obanos-etik dator, eta ibar horretan S. Nikolasen bi baseliza ditugu, bat Tirapu-n eta bestea Uterga-n, bigarren hau Olandain herri desagertuaren parrokia eliza izan zelarik. Egia esan, gure buruan Uterga eta Iruñeko elizak ari dira lanean. Uterga-koa nagusituko balitz, ez ote luke izango zer ikustekorik Obanos-en dagoenArnotegi-ko (lehenArnautegi) base- lizaren errnitazain izan zen eta euskal bertsoak erruz tajutu zituen Juan de Undianok (1551/2-1633)? 9. Eta noiz? Goian esan dugunez, erabili den paperaren ur markak 1743 urtea erakusten du, eta Elizaren historian ageri den azken data 1744 da -2 11. or. -, honen ondoren Testamentu Zaharreko Elizaren historia eta euskal orrialdeak datozela. Den-dena esku batek eta luma ta tinta berez baliaturik egina dela uste dugu, beraz c. 1744 urtearen inguruan. Baina esku horrek zer egin du, hots, lan guzia berak burutu ala beste batek egina aldatu? 'O. Paragrafo honen hasieran datari buruz esan dugunera itzuliz, 1743.ean Benedikto 14.a (1740-1758) aipatzen du eta hau eransten du: qui adhuc feliciter regnat, esan nahi baitu oraindik zorionez agintantzdn dirau. Gaspar Miranda eta Argaiz, Iruñeko gotzaia (1743-1767), aitatzen da 1744.ean. 4. Hiduntzaren inguruan Atal honetan kontuan izan behar da testuak hitz neurtuz daudela, eta horregatik errirnak eta silaba kopuruak gertakari asko sortarazten dituztela eta hizkuntzak eskaintzen dituen baliabide anitz erabiltzera bultzatzen dute- la idazlea. Hori dela-eta, morfologian-ki eta -kiñ aurki ditzakegu soziatiboan, -en eta .ez -ean inesiboan, sintaxian objetua eta genitiboa ikus ditzakegu, etab. Esan behar dugu ere, esan beharrik ezpadago ere, egileak euskaran zuen trebetasuna ageri dela horretan. 8. Cf. ARRAIZA FRAUCA, J. "Ibero, Vía Crucis en vascuence de comienzos del siglo XM". FLV, XX, 51 (1988), 143-154; Frantzisko Ondarra. "Nafarroako Bertitzaranan aurki- tutako euskal testuak". ASJU, XXiII-3, 1989, 701-755: ik. 731-737. or. 9. Cf. GONI GAZTAMBIDE, J., "La vida eremítica en el reino de Navarra". España eremítz'ca. VI Semana de Estudios Monásticos (Pamplona, 19701, 327-344; B. eta M. Estor- nés Lasa. "Un cancionero vasco del s. XVI en Obanos". FLV, 5 (1970), 231-233; Antonio Unzueta Echebarría. "Nuevos datos sobre el reformador de ermitaños y poeta vasco Juan de Undiano". FLV, 39 (1982), 329-337. 10. Ik. testu(eta)ko 25. oharra.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz