BCCCAP00000000000000000000287
Hemezortzigarren mendeko bertsoak FRANTZISKO ONDAm H emezortzigarren mendeko hitz neurtuz egindako testuak ematen ditugu ezagutzera. Lehenbiziko testua 1747. urtean izan zen inprirnatua, eta uste dugunez ez da ezaguna gure artean gaur egun*". Konpainiakoek Sala- manca-n zuten ikastetxeko jesuita gazteek omenaldi berezi bat eskaini zioten handikiro, hil berria zen eta Espainiako errege izan zen Felipe V.ari ( 1683 - 1746), bertan hizkuntza askotan hitz neurtuzko konposizioak aurkez- ten zituztela. Beste testuak erlijioari buruzkoak dira ia denak, alor horretan sartzen ez direnak gaztelaniaz eta latinez dauden zenbait gauzatxo direla. 1. TESTUA 1. Testzlaren deskribapena Felipe V.ari eskainitako olerkia 1747. urtean dago irarria Salamanca-n. Ageri den liburuak 82 orrialde ditu zenbatuak, horien aurretik eta zenbatu gabe daudenetan hitzaurrea, bairnenak etab. ageri direla. Beste zortzi liburu- rekin batean dago josia eta larruz estalia, bizkarrean Coleccion Varia dioela. Oso gai desberdinak ukitzen dituzten liburu laburrak dira, eta leku diferen- teetan inprirnatuak izan dira. Gurearen izena etab. honelakoak dira: * Euskaltzaindia. Eskerrak eman nahi dizkiegu Miguel Sánchez Ostiz, Nafarroako iiteraturagile gazte, oparo eta izen handikoari, eta Eduardo Gil Bera, pentsalari euskaldunari,beraiei zor baitiegu argitara ematen ditugun euskal testu hauen bem ezin hobea. ** Ik. Jon Bilbao. Eusko Bibliographia. VI. iiburukia, 558 or.: Parentación solemne ... Salamanca, 1747. Hau irakurtzen dugu sarrera horretan: Endechas reales en bascuence direla- ko horiek izan zirela berriz argitaratuak in Euskal Erria, 1885, XII, 5.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz