BCCCAP00000000000000000000283
DOS PLATICAS INEDITAS DEL P. SEBASTIAN D E MENDIBURU coaren gracia ta argui gueyago dembora artan ecusten ezpadegu, bertatic ezagutu dezaguque, gueroago ta guchiago ecusico degula; eta gaztetan guri dagoquiguna dala, bertatic Infernuraco vide gaiztoac uztea, Ceruco ibillera onac artcea, eta ondo ondo Confesatuaz, vicitza berri ón bat eguiten astea. Bada bestela guerta- tuco zagu, Cristo gure Jaunaren Paraboiaco (sic -oia-) guizon ondasundunari guertatu citzaiona. Guizon onec eguin cituen bere lur-maneatceac, ta ereite onac: eguin cituen mastico ondeo-lanac, ta beste guciac; baita bere gari-jorrac belar-quentceac, ita, trilla, gari garbitce, ta gari-sartceac ere. Azquenean eguin cituen bere mats-bilce, carrayatce, ta mats-estutce guciac ere; eta ondoren bete cituen gambarac gariz; baita upateguico upelac ardoz ere: eta oec onela epiñi ondoan etzan zan lotara; eta loa cetorquion arte gucian, Ceruco eguiteco guciac aldebat utciric, asi zan bere buruarequin jarduten, ta esaten: Ea nere anima, badezu franco datocen ur- teetaraco, ta nai dezuna jan ezazu, ta edan ezazu; eta ez da cér cere burua cupira izan. Baña arc au bere buruari esan bezain laster, aditu zuen voz bat, esaten cio- na: terotzarra, gau onetan ill bearra aiz, eta norentzat, edo certaco dituc ondasun oriec? Orra, cristauac, oni guertatua; eta orra, gazteric, edo bere demboran ont- cen ez danari, guertatu oy zaiona: p e r o onduco dalaco uste eroan, ondu gabe beste mundura joatea, ta bere bur'ia betico galtcea. Au bera guertatu oy zaio, ontceco asmoren bat noizbait artuagatic, guerora- co ontcea utciaz dabillenari; bada guertatcen zaio azquenean, ur bici batean Eze- quiel Profetari guertatu citzaiona. Ceruco bere escu-aldi aundietatic batean, aguertu cion Jaungoicoac Profeta oni ibai berri vici bat; eta ur-baztarrean Aingueru bat, neurtceco soca me bat es- cuan zuela. Asco aldiz, eta toqui diferenteetan neurtu zuen ur gucia; eta lembici- co neurri-toquian, zabatcen cituen urac milla beso; eta igaraci cion bere bereala, beguira cegocan Profetari; eta etzan igo ura an, Profetaren orporaño baicic. An- dic berasseago arquitu cituen Aingueruac beste milla beso ur; eta igaro zan Pro- feta an, urac belaueetan uquitcen zuela. Neurtu zuen Aingueruac ibai bera orain- dic azpirago, eta bacituen an ere beste milla beso; baña igo zan ura toqui ortan, Profetaren guerriraño. Jechi zan oraindic are berago, eta arquitu ciozcan ibairi milla beso, ta gueyago; eta eguin zan ain ibai aundia, non ecin igaro citequean oñez quoniam inturnuerant (sic) aque (sic) profandi (sic) torrentis, qui non potest trans- vadari (Ezec. 47. v. 5). Au bera guertatcen da pecatariaquin: bada pecatu eguiten pecataria asi-berria danean, erraz, ta aisa igaro oy du Jaungoicoaren justiciaco ibaya, eta gueiseago sartuta ere, igaro ta pasa oy du, aldian nequezago bada ere; baña beti pecatu be- ren vide gaiztoz badabill, azqueneraco beteco du pecatuen neurria; gañez eguin- go dioe Jaungoicoaren Justiciaco iraren ur viciac; eta utcico due tristea, urrengo mutill au bezain, itoa, ta galdua. Jtlan Nicio ceritzan, itceguiten dedan mutill oni. Asi zan au, beste ascoren guisan gaizqui vicitcen, eta bacebillen, guerotic guerora gaiztoago, bere vide gaiztoac uzteco asmo gabe azqueneraño. Bacequien onen berri bere echeco jen- deac; eta oec, ondo nai cioen beste cembaitequin, eman cioen beguitan bein ta
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz