BCCCAP00000000000000000000283
FRANCISCO ONDARRA Santa; ceña recibituric sentitu zuen bere artean, seculan alacoric izandu etzuen consuelo, ta atseguintasuna. Andic zortci hordura, eman cion sabeleco min gogor batec, Jaungoicoac da- qui cembat onacerequin; eta beste bi horduren buruan, guelditu zan ill otza. Bere oñace gogorrac quendu cioen casi itza; baña ala ere adieraci zuen, naico zuela, Españia gucian adieracia cedin Pulpitotic, ari guertatua; eta Predicadoreac eracutsi ta canta cezaten: Eg gaur ongui dabillena, bigar illa arquitcen da, ez. baicic: gaur ongai dabillena, gaur bertan illa arquitcen da. Orra mutill pecatari, luzaro vici-uste zuenarequin Jangoicoac eguiña; eta eguin oy du ascotan ta ascotan (ecusten degun becela) gaztea gaztetan iltcen uz- tea. Eta orregatic da eroa, ta guztiz eroa, betico bere burua galtceco videz dabi- llenac luzaro vicico delaco uste charrean, bere pecatuen Confesio eguiazco bat gueroraco uztea. Era bereco eroa da, orain eguin dezaquean Confesio, ta Jaungoico billatcea, gueroraco, eta guero eguingo duelaco ustean, uzten duena; cerren p e r o ere ar- quituco duen, orain billatcen duen luza-bide ura bera. Bada orain arquitcen du luza-bide au, oraindic gueyago vicico dalaco uste eroan; ta ori bera guertatuco zayo guerosseago ere. Cerren p e r o ta p e r o ere usteco du vicico dala beste urte bat beintzat; cerren ez dan zarric ere, San Geronimoc dionez, vicitu dan baño, urte bat gueyago vici uste ez duenic. Eta orra nola achtuco duen, Confesio on ' bat eguiteco luza-vide berriac. Ecusten degu, nola dabiltzan gazteac, jostatce, atseguintasun, ta festaric festa; eta arrotasun ero orietan dabiltzalaco, ez dirala oroitcen ill bear dutenez ere. Gazte ez diranac eguiten dute berriz aleguiña gucia, eren buruai gazte eguin nai- ric; eta videac dacarren demboran saiatcen dirala gazte-lanetan, ta gazteen modu- ra, gazte oen joan etorri eroetan; eta au guertatcen zaiela, cerren viotcean sartu- ric dauqueen luzaro vici bearra, eren escuan baleuquea becela; eta orra gazte demboran gueroraco uzten diran gauzac, nola irauten, ta luzatcen diran zartuta ere. Kergatic uste dezu, gazteac, eta gazte ez diranac ere billatcen duela, ez ont- ceco, orrembeste luza-vide? Eren pasio charrac, eta deseo galgarri eroac asse nayez; eta cerren gure pasio sutuac diran, deseo galgarri eroaquin assetcen ez di- ran jaleac; eta cembat eta janago, gosea gueyago berritcen zayenac; suari, egurrac erreaz ta erreaz, gueyago erre naya berritcen ta aunditcen zaion becela: bada cembat eta gueyago gure passioai jaten ematen zaien, eta gaiztaqueri gueyago eguiñez dijoacen, ambat aundiago da orien ez ondu naya, ta gaiztaqueri berriac eguiteco gura; baita gauza onetaraco luza-vide berriac artu naya ere. Bestela ere, gauza guc ondo eguiteco, ecusi bear degu, dagoquigun edo ez ura guc eguitea; eta cembat eta arguitasun guchiago degun gauza au guc ecuste- co, ambat guchiago ecusico degu, ta eguin zaletuco guera. Ondo Confesatcea, atseguintasuc (sic -6) ciquiñac uztea, eta era bereco beste gauzac eguitea da, Jaun- goicoaren arguiz, ta graciaz ecusi bear degun gauza; eta cembat eta pecatu gu- chiago degun, ambat Jaungoicoaren argui ta gracia gueyago izango degu gauza ura ecusteco. Ala, gazteac guerala, ta culpa, ta pecatu guchiago degula, Jaungoi-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz