BCCCAP00000000000000000000283
DOS PLATICAS INEDITAS DEL P. SEBASTIAN D E MENDIBURU Ascoc uste dute luzaro vici bear duela mundu onetan, edo beintzat ez dirala illco gazte dirala. Argatic ez dira prestatcen ordua datorreneco eriotza on bat eguitera. Baña uste ustela da orien uste au, cerren arquituco dirán uste ez duten orduan eriotzaren ortz gogorretan, ta sepulturaco zulo illunean. Bayez, dio Jesu- sec Uste ez dezuen orduan arquituco cerate illac, eta aguertuco da zuen contu estua artcera jaungoicoaren Semea: qua hora non putatisjlius hominis veniet. (Luc. 12.40) Eguia au gure gogoan sarreraci nairic, esaten digu San Agustinec: Esan du Jaungoicoac, barcatuco diola, bere pecatuaz damuturic, arganatcen dan, edo- ceñi; baña ez du esan, emango diola orretaraco bigar arteco vicia: Deus conversioni indeentiam promissit, sed dilationi diem crastinum non promissit. Ala ere asco ta asco dira, bigar arteco vicia ececic, urte ascotaraco viciaren itza Jaungoicoac eman ba- lie becela lasa, ta aisa dabiltzanac; eta iltcen diran puntu berean Infernu vician ondatu bearrac. Zori onecoac oriec, Jaungoicoac eguiten balie, Españiaco mutil bati bein eguin ciona. Asco uste etzuen aldi batean, sartu zan onen errian Misio bat. Asi zan Mi- sionista penitencia, ta penitencia oyuz escatcen; baita Jaungoicoaren gracia, ta Mi- sioco jubileoa irabazteco, Confesio on bana guciai escatcen ere. Baña beste gu- ciac, Misionistari aditcen cioenarequin, damuz, ta negarrez beteac Elizan utciric, joan zan au Elizatic, aguitz aserratua Misionistagana. Sartu zan bere guisaco nescatzar galdu baten echean, eta asi zan esaten: Elizatic nator, bada ondo enfa- datua: an utci dut Misionista berrichu bat, eriotza, ta eriotza aotic dariola. iOriec guizonac! iBazterren arrotzale, ta zarren, ta gazteen izugarri egoquiac! Gaztea naiz beintzat ni, eta osasuna onecoa, orrela bereala iltceco. Vicitza da beintzat nic nere gogoan ecarri nai dedana, eta ez eriotza beltz illuna. Guisa onetan egondu zan (berac cionez) egun gucian itzeguiten, eta bere tristurac arintcen. Arrats artan irten ciran Misionistac calez cale (oy dan becela) cembait sen- tencia labur esatera, predicatcera, ta cantatcera; eta mutill igueslea arquitcen zan eche-aldera ciranean, irten zan orien ojuetara gazte au leiora; eta Misionista batec esan zuen oyu icaragarri batequin: Ad i z aw gaztea, esan nai diztrdana:gaur ongtri da- billena) bigar illa arqtlitcen da. Arritu zan au aditcean gure mutilla; quendu zan be- reala bere leiotic; sartu zan Nescatzarraren guelan; ta ari, ta aren lagunai asi zan esaten, gogo gaiztoac ciona. Aspertu zan noizbait, joan zan bere echera, etzan zan lotara, Santu bat bazan bezain lasa, ta sosegu aundiarequin. Loac artu ta laster esnatu zan, amets illun batequin esnatcen dan bat becela; eta asi zan ojuca echeco guciac alborotatcen. Deadarrac adituric, argana ciran guciac; eta orduan arrituric zana gucia, asi zan esaten: iEz dezue ecusten barco procesio, ta Predicadore urai iCer Procesio, ta cer Predicadore, eranzun cioen, an bildu ciranac? Ametsetan zaude oraindic zu, ta esna zaitez ez da emen orrela- co gauzaric. Bai, bai, esaten die murillac; orain ere aditcen det nic, bart arc esa- ten zuena; eta da: A d i w w g a ~ e a ) esan nai dkdana : gaur ongui dabillena, bigar illa arquitcen da. Eta cer guerta ere, badaucat premia, eta Confesatu bear det nic; bada au eguin gabe iltcen banaiz, beti, ta seculaco galdua, ta condenatua naiz. Eta goiceco hordu bata baicic ezpazan ere, jaiqui zan bertan, Misionistetara joa- teco: galeraci cien beren loa, baña Confesatu zan bere gustora orietaco batequin. Eguna zan, arc bere Confesioa bucato orduco, eta bereala artu zuen Comunio
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz