BCCCAP00000000000000000000283
DOS PLATICAS INEDITAS DEL P. SEBASTIAN DE MENDIBURU Aingueru orien Infernuratce au guertatu zan munduaren asieran; eta gueroztic onera, eren neurri guciac bete, ta ill diran guciac, toqui berean, ta zori gaiztoco Aingueru gaiztoen aldamenean arquitcen dira; eta eguiaz arquitcen dira, neqirez, penaz, ta tormentuz beteac; eta andic ateratceco, uste, ta esperanzaren ipichic gabe. Orien lagun izan nai ezpadegu, cristauac, ez dezagun bete gueren pecatu gaiztoen neurri izugarria; baicic Confesio on baten medioz, Jaungoicoarequin pa- que onac orain eguiñaz, ez dezagun eguin beste pecaturic gueyago; cerren egui- ñen gañera, beste bacar bat eguitea izan liteque, zori gaiztoco gure neurri guciac betetcea, ta seculaco gueren buruac galtcea. Neurri au betetcen dutenac ere, dio Jaungoico berac, otseguingo didate (zucen eta bear dan indarrarequin ezpada ere); baña ez aditu eguingo diet nic onelaco jendeai: non exazldiam in tempore cla- moris eorzlm ad me. (Jerem. 11.14). Eta ordu artaraño isillic eta paciencia aundian egondu naizan au, asico naiz itceguiten, dio Jaungoico berac, lertceco oñacez be- teric, erditcen dan andre bat becela: tacui, patiens fui; quasi parttlriens loquar. (Isai. 42.14). Ni nere isillean, ta urriquituric gueldiric nengoan demboran, ebilli cerate zuec, gogo gaiztoac eraman zaituzten bazter, gauza, ta toqui galgarrietan, nizaz caso gabe; eta orain billatu nazue sasoi ez dan demboran; eta beragatic illco ce- rate galduac, eta zori gaiztoco ceren pecatu gogorrean: queretis (sic) me, et non in- venietis, et inpeccato vestro moriemini (Joan. 8.21). Orra bada nolacoa dan Jaungoicoaren piedade ta misericordia; ecin aundia- goa ta obea, eren ordua joan gabe, artzaz valiatcen diranentzat; baña guztiz go- gorra, gaitcen gogortcen diranentzat, eta eren pecatu gaiztoen neurri guciac be- tetcen dituztenentzat. Ez daquigu ceindan, gure azqueneco neurri au bete deza- quean, ta Jaungoicoaren misericordia galeraci lezaquean gure pecatua; eta au ez daquigula, pecatu berriac lenen gañera eguitea, ausardi aguitz izugarria da, dio Aita Santu Adriano seigarrenac: horrendm est, peccata peccatis addere, qzlia nescimus, pro qua cu&a nos Deus sit in hoc secdo (sic) relicturus. Ez dezagun bada artu, cris- tauac, onelaco ausarditzarric gueren vicitzan; baicic esca deguiogun viotcetic bere laguntza, eta canta ditzagun seculan ta beti, Jaungoico maitagarriaren mise- ricordia aundiac: misericordias Dómini, in eternum (sic) cantabo. (Ps. 88.2). Ala guer- ta dedilla arren, irabaci dezagun onela betico gloria.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz