BCCCAP00000000000000000000283

DOS PLATICAS INEDITAS DEL P. SEBASTIAN D E MENDIBURU Au aditcean esan cioen Jemsi bere escolarrac: Jauna, ez degu aditcen, cer esan nai diguzun zuc orretan. Eranzun cien orduan Jesusec; ereiten dan ale au da, Ceruco itza: vide baztarrac dira, itza adituagatic, uzten dutenac; eta au eguiten due, etsai gaiztoac gogoan sartcen dizten eraqueri galduac artceco. Lur pisca bai- cic ez duen arriaren eracoac dira, poz aundiarequin Ceruco itzac aditcen dituzte- nac; baña lenvicico tenta-aldian, aditu ezpalituzte bezain aisa uzten dituztenac. Sasi eguiñic, aranzaz, ta elorriz beteac daudenac dira, eguitecoz, arazoz, diru de- seoz, arrotasunez, ta atseguintasun loyez nasturic arquitcen diranac. Lur ona da, gogo, ta deseo onarequin Jaungoicoaren gauzac aditcen, ta eguiten dituena; eta onetaraco eraman bear diran quezca, naigabe, neque, ta icerdi guciac Jaungoicoa- ren icenean artcen dituena, eta Ceruraco asco biltcen duena. San Pablo da seguru ere, Cristo gure Jaunac ocasio onetan aguertu dizquigun azqueneco orietatic bat: bada berac gaurco Epistolan dionez, izandu, ta artu ci- tuen ondo, guztizco neque izugarri gogorrac; presondeguico egoera luceac; asco- tan ilcear zuten ucabilca ta golpe aguitz izugarri aundiac; iru alditaco azote- tundac; beingo arricadac; iru ocasiotan ya ichasoan itotceac; gau ta egun ichaso berean galduric cetzan oncian sarturic egotea; errietan, videetan, ta baztar gucie- tan, aideen, erritarren, arrotcen, ta besteen escuz iltzeco peligro ta vide aundiac; gose, ta egarri aundiac; otz ta bero asco alditacoac; baita bere contura ceuzcan Elicen zaitce necagarriac ere. Eta cerren orrembeste nequerequin, ondo maneat- cen ta zaitcen zuen, Jes~secerein cion bere animan ale ona, ta gure legueco egui- teco latza; eta guciai gañez eguingo cienac irabaci citzan gueroraco, utci ciozcan araguiaren tentacio-aldi, ta guerra-vide gogorrac. Baña Jaungoico berac artaraco ematen cion gracia ta laguntza onarequin, irten zan aguitz ederqui, gucien arte galgarritic. ¿Baña cer esan nai du (galdetcen due Interprete Jaunac) iru alditan galtceac Jaungoico ereillearen ale ona, ta itza; eta bein baicic ez ecartea (sic -tea), cegocan ale, ta Ceruco irabaciric? Cer baicic, dio berac: asco, ta asco dirala fededunen ar- tean, osotoro, ta bear dan becela, Jaungoicoac adierazten diena eguiten ez dute- nac, eta beragatic eren buruac galtcen dituztenac. ¿Nondic datorrela uste dezu, orien galera zori gaiztoco au? <Jaungoicoaren partetic, edo eren aldetic? Eren aldetic, eta ez Jaungoicoaren partetic. Oneguia ta rnisericordiosoeguia da Jaungoicoa, iñorchori ere bere aldetic galtcen uzteco. Ondo daquie bai oriec, ecin aundiagoa dala Jaungoicoaren urruqui ta ontasuna; baña uste dute, azquenean barcatuco diztela eren pecatu ta culpa guciac; eta eguiñaz damuturic, confesioz urratu bearrean, berriro eguiten dituzte gueyago ta gueyago; eta uste gaizto galgarria da, orien uste gaizto au: cerren Jaungoicoa urriquitcen da anima onarentzat, lurra languille onarentzat becela; ceña orain ecusi bear degun. Lurrac berez ecarri oy ditu zacar, ta belar gaiztoac; baña bere jabeac, layaz, ta achurrez oriec galaraciaz, ondo maneatcen badu, artuco du lurrac ondo, ema- ten zaion aci-alea, eta andic datorren artoac eta gariac ez dio gaitcic eguingo len- vicia ecusi ciran zacar ta belar gaiztoacgatic. Ez eta Jaungoicoac ere, pecatuaren zacar ta belar gaiztoac izandu dituen animari, baldin oriec utciric, bertatic asitcen bada, ta seguitcen badu bere dembora gucian, guaza onac eguiten. Beracha, ta

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz