BCCCAP00000000000000000000280
34 FRANTZISKO ONDARRA Harri mota: Bertako kare harria. Noiza aurkitua: Goikoak bezala. Indus- ketarik ez dugu ezagutzen. Bibliografía: Ez dugu ezagutzen. E. B A Z T A N G O ( E z k a l d o / G a r t z a i n g o) T U M U L U AK I NDARTEKO - BORDA aldekoak: Tumu– luak Non dauden: (4. deseinua) Baztan udale- ko lurretan, Gartzaingo Ezkaldo mendian. Alderdi hor re t an daude Gami oko-Borda, Ma i xueneko-Borda eta I nda r t eko -Bo r da. Azkeneko hau 470 bat m. goi dago, eta bera- ren mendebal/hegoalde eta mendebal/ipa- rralde kuadranteetan bada dozena erdi bat. Politena bordatik hegoalderantz, c. 60 m.tara dago, alanbratutik berriz bospasei m.tara, c. 465 goi itsasmailatik. Kare harria da berta- koa. Gi zonak sartutako zuhaitzen artean daude denak. Nolakoak diren: Neurririk ez dugu har- tu. Esan dezakeguna da harrizkoak direla, usté dugunez. Noiz aurkituak: Urte asko dirá ikusi ge- nituela Ezkaldo mendian ageri diren harripi- lak, horietatik bi bakarrik emanik árgitara, guk orduan Ezkaldo S. eta Ezkaldo W. ba- taiatu genituenak. Ezkaldo W. izenekoari buruz esan didate Gartzainen, nik tumulu hori batere aipatu gabe, entzuna daukatela hor gudu batean hildakoak izan zirela ehor- tziak. Beraz, jendea oharturik zegoen oroita- rri horrekin. Orain ezagutzera ematen ditu- gunak, ikusgarriak badira ere, isilik gorde di- tugu inolako segurantzarik ez genuelako be- netakoak ote ziren, gehienak belardi artetan baitaude eta horiek garbitzeko edo garbi- tzean eginak izan zitezkeelako. Ez dugu eza– gutzen indusketarik. Bibliografía: Fancisco Ondarra. «Nuevos monumentos megalíticos en Navarra». Prín– cipe de Viana, 114-145 (1976), 329-363 eta 10 lamina. Ik. Ezkaldo W. 343. or. eta Ez– kaldo S. 345.ean. EZKALDO W. ondokoa: Tumulua Non dagoen: (4. deseinua) Gartzaingo Ezkaldo mendian, Aizano auzotik abiatzen den pistatik hiru m. tara eta belardiaren alan– bratutik lau m.tara. Leku hortatik ikusten dirá Indarteko-Borda 190°etarantz, Gamio– k o - Bo r da 340°e t a r an tz eta Ez k a l do W. 70°etarantz. Itsasmailatik c. 470 m. goi. Nolakoa den: C. 0,60 da goi eta itxura eliptikoa du, 9 m. dituela ekialdetik mende- balera eta 5,50 iparraldetik hegoaldera. Ez du ez zulo ez lauzarik, zenbait harri txiki agertzen direla lur azaletik. Harri mota ber– tako kare harria da. Noiz aurkitua: Aspaldi genuen ikusia, baina datuok 1992 urteko uztaileko 11.ean izan ziren bilduak. E T X E B A R R E NGO - B O R DA a l dekoak: Tumuluak Non dauden: (4. deseinua) Jarrai pistatik gora, utzi Ezkaldo W. ezkuinean, laga pista– ren ondoan ezkerretik dagoen lehenbiziko belardia eta begiratu belardi horren eta hu- rrengoaren tartean. Gamioko biziborda 270° etarantz ageri da, c. 400 m.tara; Etxebarren- go-Borda 130° etarantz da ageri, c. 100 m.ta– ra. Zuha i t zak - l i za r r ak e t a- belardi baz- ter/hesietan, iratze gutxi tumuluetan. 475 bat m. goi itsasmailatik. Beste harri mukuru bat ikusten da belardietako batean, pistatik gen- tozela ezkerrean utzi dugunean. Nolakoak diren: Handiena c. 9,00 m. da aldez alde eta c. 0,70 goitien puntúan. De– nak, hau, belardikoa eta beste hiru bat, ha– rrizkoak direla ematen dute, bertako kare harrizkoak. Noiz aurkituak: Aspaldi genituen iku- siak, baina datuok 1992 ur t eko uztaileko l l . ean izan ziren hartuak. Indusketarik ez dugu ezagutzen. E TXEBARRENGO - BORDA ondokoak: Tumuluak Non dauden: (4. deseinua) Utzi dugun pistara itzuli eta bertan dugu Etxebarrengo- Borda, eta beraren iparralde/hegoalderantz hiru mukuru ikusten ditugu lizar artean ko- katurik, 475 bat m. goi itsasmailatik. Nolakoak diren: Bertako kare harriz egi– nak izan dirá. Noiz aurkituak: Goikoak bezala. Indus– ketarik ez dugu ezagutzen. MEND I GAÑA aldekoak: Tumuluak Non dauden: (4. deseinua) Gartzainda- rren belardien artean, edo, zehatzago esanik, berriki egin diren belardietan edo horien in- guruetan. Hor t ik gora Ezkaldo mendiaren gaina dugu, bertakoek Mendigaña deitzen dutena. Aipatu dugun pista jarraitu eta 500 ehun bat m.tara alanbratua ezker eta eskuin daukugala aurkituko dugu eta horren ba-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz