BCCCAP00000000000000000000278
OLLON 1777, URTEAN EMANDAKO TESTUAK [9] 473 49. GEN , VII, 223. orr.: «Marcotegui Guridi ». 50. IEA, Navarro 2718, 17, 203 eta 247. 51. GEA, Bataiatuen 1. Liburua , 185. 52. AEA (Azantzako Eliza Artxiboa), Bataiatuen 1. Liburua , passim. 53. OEA (Olloko Eliza Artxiboa), Bataiatuen 1. Liburua , 99. Parrokuak gutunez jakinarazia. 54. IEA, Villava 2205, 26, 26-27at. 55. IEA, Matrikulen Liburuak , Miranda eta Argaiz-en 2.a, 178-178at. Baina Bataiatuen 1. Libu- ruan 99. orr., eta Matrikulen Liburuan , Miranda eta Argaiz-en 3.a, beti Manuel ageri da hurrengo or- denak hartzean. izan duela Azantzan: D. Francisco Ollo. Bestalde, bere deiturak Markotegi Arteta dira eta ez Markotegi Guridi 49 . Izenari dagokionez, jaso dugun aldietan honela ageri da. Hamarrenei bu- ruzko auzi luze batean 50 , besteak beste, osaba eta iloba ageri dira apaizen al- detik, eta bigarrenak 1803.03.11.ean «D n . Martin Joseph de Marcotegui» si- natzen du (203); 1803.04.08.ean, berriz, «D n . Martin Joseph Marcotegui» izenpetzen du (247). 1811 urtean «D n . Martin Joseph de Marcotegui Bene- ficiado Coadjutor de Goñi» ikusten dugu 51 . Azantzako parroku dela, parro- kiako bataiatuen liburuan “D Martin Joseph de Marcotegui” idazten du 1814.03.09.etik 1833a arte 52 . Azken testamentua egiten duela 1843 urtean, ezindurik dagoelako ez du sinatzen, baina testamentu moldatzaileak «D n . Martin Jose de Marcotegui» ezartzen du, de preposizioa erabiltzen duela. Esan genezake osabak baino maizago darabilela de partikula. 1.2.2. Ezaguna de Aralarko S. Migelez idatzi eta argitaratu zuen liburua, izen honekin: « Compendio de la Historia de la aparición de San Miguel de Excelsis, y de su antiquísimo Santuario en el Monte de Aralar, jurisdicción de la villa de Hugarte Araquil, en el Reino de Navarra , Iruñea: F. Erasun eta Rada, 1828». Erants dezagun lan horren eskuidatzia azken urte hauetan aurkitu eta on- gi gordea dagoela, hango parrokuak jakinarazi digunez. Guk FLV -en ezagutarazi genituen ebanjelio zatien itzulpenen egilearen bila ari ginela, lehen ikustaldi batean pentsatu genuen Markotegi iloba izan zitekeela itzultzailea. Baina gero berriz ikusirik, zalantza handiak etorri zit- zaizkigun. Batetik, ohartu ginen euskal testuetan bi aldiz zedila erabiltzen de- la, eta erdarazkoetan ez dela erabiltzen, beraz haiek eta haien autorea zaha- rragoak izan behar dutela edo. Bestetik, idazkera ezin dugu esan berdina de- la Markotegik erabiltzen duenarekin. Esate baterako, ixa desberdina da beti, etab. Astiroago aztertu behar dira Goñerriko parrokietako liburuak, ea egilea aurkitzen dugun, baina guk ez dugu erraztasunik horretarako. 2. LOZEN, MARTIN ETA ARMENDARITZ Markotegi osaba-iloben garaikide izan ziren Olloko parrokuen berri ema- ten dugu orain. 2.1. Ollon 1777 urtean doktrinak eman zirenean, Manuel de Lozen ber- tako semea zen parrokua. 1728.04.20.ean izan zen bataiatua, izentzat Ma- nuel ipini ziotela 53 . Karlosena etxeko semea zen 54 . Tontsuradun 1755.02.21/22 egunetan izan ziren Ordenes Generales dei- tuetan egin zen «d n . Martin (sic, ez Manuel ) de Lozen» 55 , gurasoak Juan eta
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz