BCCCAP00000000000000000000278

FRANTZISKO ONDARRA 472 [8] 41. IEA, id., 2-2at. 42. Hiru aldiz «Mar quo tegui» eta behin «Mar co tegui» testuan, eta beste behin «Mar co tegui» tes- tuaren aurretiko laburpenean. 43. IEA, Tituluen Liburuak , 33, 33-35. 44. GEA, Bataiatuen 1. Liburua , passim. 45. GEA, parrokuak gutunez 1996.04.11.ean. 46. IEA, 389, 15.1. orr. 47. Gogora dezagun testamentu agiria Goñin izan dela egina; beraz «este pueblo» Goñi da. Sin- tagma hori errepikatzen da 9 eta 23 zenbakietan. 48. IEA, 389, 15. Jaitzeko arazoa eta testamentua multzo berean daude. gia Escolastica estudiatu du eta data horretan Moral ari da ikasten Seminario Conciliar -ean 41 . Jaioterriko benefiziatu egiten dute 1791.04.20.ean, eta 1814.02.07.a ar- te irauten du titulu horrekin, denbora guzti horretan Goñin duela bizilekua. Bigarren data horretan Goñerrin dagoen Azantza herriko parroku izendatzen dute «d n . Martin Josef de Mar quo tegui» 42 , «D n . Francisco Miguel Perez de Azanza», aurreko parrokua, 1813.04.22.ean hil delarik 43 . Azantzako parro- kiako Bataiatuen 1. liburua aztertu dugu eta 1814.03.09.etik 1833.06.05.a arte -liburuko azken sarrera- ageri da «D n . Martin Josef de Marcotegui» 44 . Ez dugu ikuskatu 2. Liburua, baina hor ere ageri behar luke, urte horretako urria arte ez baitzen erretiratu Azantzatik Goñira, Testamentuaren berri ema- ten dugunean esaten dugunez. Heriotzak 1843.06.26.ean beste munduratu zuen 45 , testamentua egin eta sei egunetara, azken nahia 1843.06.20.ean egin baitzuen Goñin «D n . Martin Jose de Marcotegui Previstero Abad de la Parroquial del Lugar de Azanza» ze- nak, beste testamentu guztiak idargabetu eta ezeztaturik (1. orr.) 46 . Lurpera dezatela «en la Parroquial de este pueblo (=Goñi) 47 , y sepultura destinada pa- ra los Señores Abades» eskatzen du (2. zenbakia). Azantzako «Guem bea rena» etxekoek zorretan daude berarekin, eta Jaitzen ere badu zordunik, hemengo etxe bateko jabeei 300 dukat aurreratu baitzizkien 1814 urtean (6. zenb). 48 . Goñiko «Juamberc er ena» etxeak ere badu zorrik eta zor hau uzten du «en fa- vor de Juan Miguel Marcotegui su sobrino dueño actual de su casa nativa de Elcoyeng ua » (8. zenb.). Datorren urrian -1843 urteko urrian- dira hamar urte «que no pudien- do atender el servicio de la Parroquia de Azanza, de que es Abad, por su abanzada edad y achaques que padecia, se retiró á la casa y compañia de D n . Felipe Gulina su sobrino Abad actual de este Pueblo» (=Goñi) (9. zenb.). Berriz ere aipatzen da «Elcoyeng ua » bere jaiotetxea 12 eta 15 zenbakietan. Bere biblioteka osoa ematen dio «al Abad actual de este Pueblo», eta hau hiltzen delarik, parrokian ondorengo izango dituenei, baina baldintza hone- kin, hots, Elcoyengua jaiotetxekoren batek «la carrera Eclesiastica ú otra cual- quiera» jarraitu nahi badu, eman behar dizkiote egin nahi dituen ikasketei dagozkien liburuak (15. zenb.). Testamentu betetzaile izendatzen ditu «D. Francisco Ollo» ... Abad inte- rino de Azanza» eta «D. Pedro Azcarate que lo es del de Vrdanoz», eta orde- ko edo sobrecabezalero «al Abad actual de este Pueblo». Markotegik ez du izenpetzen “por impedirselo su grave infermedad y cortedad de vista» (23. zenb.). Beraz, Goñin izan da lurperatua eta ez Azantzan. Eta Azantzako parroku hil zen eguna arte izan da, azkeneko hamar urteetan ordekoa edo interino -a

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz