BCCCAP00000000000000000000278
OLLON 1777, URTEAN EMANDAKO TESTUAK [5] 469 27. Kaputxinoen Probintzia Artxiboa, Batzarren Liburua/Libro de Capítulos (1655-1838). 28. Ik. 1. oharra. 29. Frantzisko O NDARRA . «Juan Martin de Ibero (1729-1783), Izuko parrokua (1754-1783)». FLV , 72 (1996), 235-267. na eta bere komentuak Nafarroa eta Gipuzkoan zeuzkana- hiru urte-tik edo nagusiak, lanbideak eta beste aldatu edo berritzen zirenean XVIII eta XIX mendeetan, hautatu ohi ziren misionista eta doctrinero -ak, noiz-behinka ema- ten zietela lehenbizikoei doctrinero beren laguna aukeratzeko ahalmena. Esa- gun bidenabar, horietako batzuk Pais Bascongado (547, 1, 1795 urtea) edo pueblos Bascongados (589, 3, 1801) deituetan lan egiteko zirela, eta beste bat- zuk pueblos Castellanos (589, 3, 1801) izendatuetan 27 . Gure egunak arte iraun du ohitura horrek, mende honen seigarren hamarkada arte, besteak beste ka- putxinoen artean, lehenbizi platica botatzen zuela platiquero -ak eta honen ondotik sermoi morala predikatzen zuena aritzen zela. Hau guztia kontuan izanik, bidezkoa da baieztatzea Markotegik dotrinak eman zituela. Falta di- ren sermoiak beste batek emanak izango ziren, eta horregatik ez zaizkigu ai- legatu horiekin batean. 1.1.3. Nongo euskara erabiltzen du? Darabilen euskara Goñerrikoa de- la pentsatu behar dugu, Ollarangoa ez dela faltako beharbada. Ez dakigu non egin zituen apaizgorako ikasketak, Seminario Conciliar deitua geroago izan baitzen eraikia, Lorentzo Irigoien eta Dutari apezpiku baztandarrak sortua izan zelarik 1777 urtean. Badakigu, ordea, Aizpungo sakristau titu- lua lortu zuela eta izan zuela bost urtez 1756 urteko abuztutik 1761eko abuztua arte. Ez zen alde handirik izango mugakide diren Goñi eta Aizpun herrietan hitz egiten zen euskara moduan. Urrutiago dago bikario bezala ia lau urtez, 1761eko abuztutik 1765eko maiatza arte, lan egin zuen Zilegue- ta. Bai Goñin eta bai Zileguetan euskalki bera hitz egiten bazen ere, hots, hegoaldeko goi-nafarrera, alde handi samarra izango zen zerabilten euskara moduan. Bazeramatzan hamabi urte jaioterriko parrokian, beraz bertako euskara ongi ezagutu eta horretan mintzatzen zen normalki bere herrian. Ollon 1777an predikatu zuenean, hemengo kutsua ematea erraza gertatuko zit- zaion, Goñi herriak Ollaranekin mugatzen baitu eta Goñi eta Ollo artean Ar- teta herria bakarrik baitago. Bestalde, Goñitarrendako Ollon barrena dago biderik laburrena Arakil aldera joateko eta hemengoekin eta urrutiagokoekin harremanak izateko. Neurri handi batean Goñerriko euskaran moldatuak daudela uste dugun bi testurekin erkaturik, ohartzen gara testu horietan eta hegoaldeko goi-nafarre- ran erabili ohi diren zenbait hitz, aldaera etab. Ollokoan ez direla ageri, hala nola ani(t)z, ber(t)ze, ebatsi, erran , horien ordez asko, beste, ostu eta esan azalt- zen direla beti. Aditzean “d e zu” maizago idazten da “d u zu” baino, baina, beti “d u t”, “d u gu” etab., uste dugunez. Aipatu ditugun testu horiek honako hauek dira: «Textos ... en el pueblo de Goñi 28 , eta Juan Martin de Iberorenak 29 . Hiru zutabetan ipintzen ditugu Ollon 1777an, Juan Martin de Iberok 1755etik 1774a arte Izun idatzi eta predikatu sermoietan eta Goñi herriko ebanjelio itzulpenetan, hauek ere XVIII mendekoak, ikusten ditugun zenbait hitz, horien bitartez fonetikan eta morfologian batez ere ematen diren gerta- kariak erakusteko. Iberoren eta Goñiko testuen zenbatzea eskuidatzikoa da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz