BCCCAP00000000000000000000278

FRANTZISKO ONDARRA 468 [4] 25. IEA, Navarro 2691, 7, 1-1at. 26. IEA, Espronceda, 3010, 22, 13. Oso gaizki aurkitzen dugu 1807-1808 urteetan, 73 urteko delarik. Ur- te horietan auzitan ikusten dugu bere eliztarrekin. Hauek 1807an diotenez 25 , «el Parroco no puede cumplir por si con sus obligaciones por su indis- posicion de Perlesia y el Beneficiado se las suple». Urte horretan bertan, au- rrerago esaten zaigunez «Martin Joseph de Marcotegui ... pasados quarenta años esta exerciendo de cura de Almas» Goñin, 73 urtekoa da eta aurkitzen da «acometido del accidente de perlesia» (57at.), eta beste hau: «y no firma por decir no puede por devilidad (sic) del pulso y mano» (107). Horren antzekoa esaten du 37 urtekoa den «Joseph Ant o . Ibarrola Presv ro . Abad de la Iglesia Parroquial del lugar de Vrdanoz» denak: «Marcotegui ... se halla constituido en la edad de setenta y tres, y hace seis, esta cometido (sic co -) del accidente de perlesia» (97at.). Auzian lekukoen artean ageri da ere Mu- narrizko abad den «Mig l . Ant o . Melida”, 40 urtekoa (100), Jaitzeko semea. Auzia 1808an amaitzen da, eta erabakitzen da parrokuak apaiz bat aurki- tu behar duela, jaiegunetan «la Misa popular o Parroquial» deitua eman de- zan, eta ez badu besterik aurkitzen «concedemos la facultad correspondiente á D n . Martin Joseph de Marcotegui, Beneficiado dela propia Iglesia» eman dezan bertan bigarren meza behar den orduan eta limosna edo sari berdinaz (149-149at.). Martin Joseph 1814ko maiatzaren 26.ean hiltzen da, honako hau idazten baitu Espronceda ikazkariak: «a las dos de la mañana murio D n . Martin Josè Marcotegui Presb o . Abad de este lug r . de Goñi, y natural del mismo, de edad de ochenta y tres pocos mas, ^ o menos» 26 . 1.1.2. Goian esan dugun bezala, 1777 urtean Ollon predikatu zituen tes- tuak ailegatu zaizkigu. Bost doctrina dira, horietan, egileak dioen bezala, konfesio on bat egiteko bete behar diren baldintzak ukituko dituela «garizu- maco borz igandetan» (227,1). Lehen hitzaldiko tituluak esaten digunez, ser- moiaren aurretik emateko dira: «Doctrinas para antes del sermón . Doctrina primera. El Examen» (226). Horrek esan nahi du bost sermoi falta direla, eta gainera doctrina -k dauden koadernoaren azalean jakinarezten zaiguna, hots, «Sermón predicado en Ollo el Domingo de Ramos del año de 77 por Mar- cotegui Lic.» (223). Beraz, sei sermoi falta dira. Garai haietan predikarien artean baziren, besteak beste, erdaraz misionis- ta eta doctrinero deitzen zituztenak. Ez ziren gauza bera, hark sermoiak «ser- mones» egiten baitzituen, eta besteak berriz doktrinak «doctrinas». Doctrine- ro -ak hitz egiten zuen lehenbizi eta haren ondotik misionista aritzen zen. Ho- nek gai jasoagoak eta zabalagoak erabiltzen zituen, eta emateko modua gora eta biziagoa zen, azaltzen zituela azkenaldiak, bekatua, dantzak, ohitura edo pentsamentu edo lagun gaiztoak, irainen barkazioa, zenbat zeruratzen diren, otoitza etab. Doctrinero -ak kristau-ikasbideko puntu konkretuagoak azaltzen ditu batez ere, kredoa edo paternosterra xehatzen dituela, ongi aitortzeko be- te behar diren puntuak agertzen dituela, etab. Lanbide horiek oso zabalduak zeuden aldi haietan. Abididez, Euskalerri- ko kaputxinoen probintzian -ofizialki Nafarroa eta Kantauria hartzen zitue-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz