BCCCAP00000000000000000000278

FRANTZISKO ONDARRA 466 [2] 4. IEA (Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa), Matrikulen Liburuak , Miranda eta Argaiz-en 2. Liburu- kia, 190 hh. 5. IEA, idem, Lezo eta Palomeque, 54 hh. 6. IEA, Ollo 1693, 22, 17-18at. 7. IEA, Navarro 2375, 10, 3. orr. 8. IEA, Navarro 2691, 7, 57. 9. GEA (Goñiko Eliza Artxiboa), 1996.04.11.ean parrokuak gutunez jakinarazia. 10. IEA, Matrikulen Liburuak , Miranda eta Argaiz-en 2.a, 190 hh. 11. IEA, id., 258at.-259at. 12. IEA, Matrikulen Liburuak , Miranda eta Argaiz-en 3.a, 20at.-23. 13. IEA, id., 28at.-31. 14. IEA, id., 34-36. 15. IEA, Tituluen Liburuak , 58, 116 hh. da. Egia esan, ez dugu inon aurkitu idatzirik bata bestearen osaba eta iloba direla, baina uste hori egia bilakatu da. José Luis Vera Arrechea-k, Goñerri- ko bost herrietako parroku denak, jakinarazi digunez, Markotegi zaharraren gurasoak «Martin de Marcotegui» eta «Maria Miguel Beraza» dira; eta Mar- kotegi gaztearen aitaren aldetiko aitajaun-amandreak ere horiek omen dira. Gure azterketen arabera, lehen Markotegiren ama «Maria Josepha de Arbizu» da, tontsuradun egin zenean ezarri zutenez 4 , okerrez noski; bigarrenaren ai- taren aldetiko aitajaun-amandreak, gero ipintzen dugun bere bataio agiriak erakusten duenez, Goñiko parrokia liburuak dakartzanak berak dira. Beraz, argi dago osaba-ilobak direla Goñi eta Azantza herrietako parroku izan zire- nak, haren anaia zen «Francisco Martin de Marcotegui»ren semea izan zela bestea. Baina hemen ere badago okerrik: iloba tontsuradun egin zutenean, bataio agirian bezala, «Francisco Martin» da aita 5 ; baina «Martin Franzisco ... dueño dela casa Elcoiengoa» esaten da, etxe horren jabe bezala bere seme- aren alde bozkatzen duenean, hau Goñiko parrokugai bezala aurkezten de- nean 6 , eta «Martin Francisco» ere 1788 urteko agiri batean 7 . 1.1. Markotegi osaba 1.1.1. IEB-ko agiriak aztertu ondoren, gure ondorioa izan zen 1734 ur- tean jaio zela, 1807ko irailaren 22. ean 73 urte dituela esaten baita 8 . Hori bera dio Urdaozko parrokua den Josef Antonio Ibarrolak urte horretan: «Marcotegui .. se halla constituido en la edad de setenta y tres (años)» (98). José Luis Verari 9 esker badakigu urte horreteko azaroaren 24. ean jaio zela eta 28.ean izan zela bataiatua, sendotza 1752ko irailaren 9.ean hartzen zue- la, eta gurasoak Martin de Marcotegui eta Maria Miguel Beraza izan zirela, Goñikoak denak: bai gurasoak eta bai semea. Apaizgora ailegatzeko bidea 1755eko irailaren 19. ean hasi zuen, tontsu- radun egin zelarik data horretan 10 . Ordena txikiak 1759ko martxoaren 30- 31 egunetan hartu zituen 11 , subdiakono 1761eko irailaren 11.ean egiten da 12 , diakono hurte horretako abenduaren 11.ean 13 , eta apaiz 1762ko otsaila- ren 24.ean 14 . Ez dakigu non egin zituen ikasketak, eta ez dugu aurkitu bat- xilerra edo lizentziaduna izan zen ala ez, berak ez baitu holako titulurik ipint- zen izenpearen ondoan, eta beste inork ere ez du aipamenik egiten titulu ho- rietaz. Tontsuradun dela, Aizpungo parrokian sakristau titulua ematen diote «por ttodos los años de su vida», eta hau eransten dute: «se halla lejitima- mente (sic - j -) igniciado (sic ign -) de Prima tonsura», 1756ko abuztuaren 27.ean gertatzen dela izendatze hori 15 . Dakigunez, Aizpunek Goñi herriare-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz