BCCCAP00000000000000000000278
FRANTZISKO ONDARRA 478 [14] 94. Nomenclátor , 224. 95. GEN , V, s. u. 96. Textos , 117. 97. Textos , 118. 98. Textos , 118. 99. Textos , 118. 100. IEA, Navarro 2691, 7, 53. 101. IEA, id., 109. confesion (ib.); beste baten arabera (92at.) 150 bat eta 40 edo; eta hirugarren batek dio 30 fuegos gutxi gorabehera daudela, eta horietan 150 bat de comu- nion (95). 1857an 224 biztanle ditu 94 eta 1986an, 51 95 . Euskal giroaz zerbait esanen dugu orain. Badakigu 1904 urtean bazegoe- la euskaldunik Goñin 96 . Bonapartek 1863-1869 urteetan moldaturiko ma- pan Goñin bizi-bizia dago euskara 97 , eta 1869an horko euskaran ematen du Le cantique ... 98 . XIX mendeko seigarren hamarkadan bertan bildutako hitz eta adizki asko etab. utzi zituen Printzeak 99 . 1807 urteko auzian, gorago atal honetan aipatu dugunean, lekukoen asuntoaz ari dela, Pueblo Bascongado da Goñi, honela esten zaigunez: «Este negocio de Pueblo Bascongado cometto à Fermin de Lattur Receptor del Tri- bunal y lo nombro para la recepcion de sus Pruebas de fuera de estta ciudad respecto de tocar le por turno». Iruñea 1807.09.09.ean 100 . Auzian urte horretako irailaren 11, 12 eta 14.ean 18 lekuko azaltzen di- ra (4 hh.) Goñin eta 2 Azantzan Markotegi osabaren kontra. Horien artean badira Gipuzkoako ikazkinak eta Tafallako artzainak, eskola maisuak ez di- rela falta. «Martin de Azpilcue tt a» -berak «Martin Azpilcueta» izenpetzen du, Goñiko Maestro de Primeras Letras da (68at.) eta «Basilio Fernandez Barre- na», Galdeanoko semea eta Munarritzen bizi dena, Maestro de primeras Letras de el (= Munarritz) da (84at.). Gogora ditzagun Fermin de Latùr edo Lattùr -berak bietara idazten ohi du- euskal receptor -a denaren aurrean aurkezten diren Tafallako artzainak, eta ez dezagun ahantz parrokuak bi meza emateko duen eginbeharra betetzen ez duelako ari dirala bere aurka hitz egiten. Honako hauek dira: 1. Francisco Mezquiriz, 26 urtekoa. Hiru urte hauetan -eta lehenago bes- te batean- etorri da Andia y Vrvasa -ra eta lo egiten du Goñiko bordetan. Ta- fallakoa den Juan Francisco Hugarte-ren ganaduekin etortzen da (71). 2. Juan de Ezquiroz, ezkongabea, 24 urtekoa. Sei urte hauetan etorri da bere osaba den -eta hau ere Tafallakoa- Juan Josef Mezquiriz-en ganaduekin Vrvasa y Andia -ra, eta osaba eta biak hark Goñiko mugetan dituen bordeta- ko batean ematen dute gaua (72). 3. Josef Bello, 37 urtekoa. Bost urte hauetan etorri da bere ganaduekin Andia y Vrbasa -ra, eta aurten Goñiko borda batean lo egiten du (73-73at.). 4. Joseph Elizondo, ezkongabea, 22 urtekoa. Hiru urtez etorri da Andia y Vrvasa -ra bere ganaduarekin eta Goñiko borda batean lo egiten du. Aurten etorri da, eta duela sei urte beste bi urtez izan zen (74at.-75). Gipuzkoatik etorriak Beasain eta Lazkaokoak dira, eta, besteak beste, Er- na mendian ari dira ikazkintzan (78-80at.). 1802 urteko hamarrenez ari direla, aipatzen dituzte «los corderos, cabri- tos, y cherris » 101 . Erants dezagun hemen 1804 urteko hamarrenetan lehenen- goz ageri dela Patatas sarrera (111), fruitu berria garai hartan: «se advierte,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz