BCCCAP00000000000000000000278
FRANTZISKO ONDARRA 476 [12] 79. IEA, Errazu 2934, 5, 16-21. 80. Real Academia de la Historia, Diccionario Geográfico-Histórico de España ... Sección I. Com- prehende el Reyno de Navarra, Señorío de Vizcaya, y Provincias de Álava y Guipúzcoa. I liburukia, Madrid MDCCCII: ik. 393. 81. Comisión de Estadística General del Reino. Nomenclátor de los pueblos de España . Madril 1858. Dakartzan datuak 1857 urtekoak dira. 82. GEN , VIII, s. u. 83. IEA, Ollo 1693, 22. 2. orr. 84. Textos , 117 h. 85. IEA, Errazu, 2934, 5, 20. 86. IEA, Villava 2205, 26, 33at. 87. IEA, id., 4-31at. eta 34-35at. gure apaizok nolako giroan etab. bizi izan ziren eta lan egin zuten kontura ahal gaitezen. Anotz, Arteta, Beasoain, Egillor, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun-ek Ollaran deritzan haran edo ibarra osatzen dute, udaletxea Ollon kokaturik dagoela; Goñerrik, berriz, bost herri ditu, hots, Aizpun, Azantza, Goñi, Munarritz eta Urdaotz, udaletxea Goñin aurkitzen dela. 3.1. Ollok 1790 urtean 35 familia ditu, 145 personas de comunion , pa- rrokia eliza bat, parroku bat, bi beneficio eta herriaren mugen barruan bada- go Donamaria (sic orijinalean) deritzan eta Iratxeko monastegiarena den Abadia rural bat 79 . 1802an 128 pertsona ditu 37 etxetan, parrokua, sakris- taua eta beneficio bat, parrokia eliza Santo Tomas Apostoluarena dela eta be- re zerbitzuan parrokua, benefiziatua eta sakristaua daudela. Gari-errota ere badu herriak 80 . 1757an 205 lagun bizi dira 81 ; 1986an, 66/71 82 . «Pedro Jo- seph de Larumbe hermitaño de Ollo» lekuko bezala ageri da 1765eko mart- xoaren 15.ean, Markotegi zaharrak prokuradoreari bere ahalmena ematen dion agirian 83 . Euskararen alorrean sartzen garela, badakigu 1929 urtean bazeudela eus- kaldunak herrian, hasieran aitatu dugun lanean, Blas Fagoagari jarraituz, esan dugun bezala 84 . 1790 urtean Plan Beneficial delakoa egin zenean, erabaki hau hartu zen: «Que finalmente las Abadias, Vicarias y Beneficios comprendidos en este va- lle de Ollo deberan recaer en quien posea el idioma bascongado por ser el que como natural, usan sus habitantes» 85 . 1765.03.03.ean, goian ipini duguna errepikatuz, zera dio Senosiaingo bi- karioak: «Certifico ... aver dado en lengua vulgar a ^ entender a los Feligreses de dho Lugar de Ollo» irakurri duen erdarazko testuaren edukia 86 . Urte ho- rretan parrokua izendatzeko egin den hautaketan 28 etxe izen ageri dira, ho- rietako bi erdarara itzulirik ematen direla. Hautesle batek Iruñean eman du boza, beste batek Lizarran, bik Senosiainen eta beste guztiek Ollon. Azken biotakoek «Juan Antonio de Irri ss arri», Olloko semea eta bertako bi etxeren jabea den eskribauaren aurrean egin dute hautaketa agiria. Etxe izenak -kon- tuan izan etxe batek bi izen dituela: «Gainzarena o Arozarena»- eta horien ja- beenak ikus ditzakegu, Ollon 1777 urtearen inguruan nolako euskal giroa ze- goen ezagutzeko. Izen guztiak orijinaletan dagoen grafia edo idazkera aldatu gabe, haietan ageri diren bezala, ematen ditugu 87 . Hona heman etxeen eta jabeen izenak: 1. cassa Palacio de Cabo de Armeria , euskaraz ‘ Jauregia ’ noski, horren ja- bea Francisco Ignacio de Gainza dela. Iruñeko vecino da eta Olloko beste zenbait etxeren jabea ere bada: «otras cassas vecinales».
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz