BCCCAP00000000000000000000278

FRANTZISKO ONDARRA 474 [10] 56. IEA, id., Miranda eta Argaiz-en 3.a, 20at.-22. 57. IEA, id., 28-30at. 58. IEA, id., 34-36. 59. IEA; id., 44at.-55. 60. IEA, Tituluen Liburuak , 8, 444-445at. 61. IEA, Villava 2205, 26, 33at. Paragrafo honetan eta hurrengoan parentesi barruan dauden zen- bakiek Villava 2205, 26 agiri multzora bidaltzen dute. 62. IEA, Errazu 2934, 5, 6at. 63. OEA, Parrokiako Kontuak , 1. zenb., 191. orr. Parrokuak gutunez. 64. IEA, Errazu 2934, 5, 4. Ik. ere OEA, Zenduen 2. Liburua , 19. Parrokuak gutunez. 65. IEA, Errazu 2934, 6, 6at. 66 IEA, Villava 2205, 26, 4-31at. eta 34-35at. 67. IEA, Errazu 2934, 5, 4. orr. 68. IEA, Villava 2205, 26, 33at. 69. IEA, Tituluen Liburuak , 8, 256-257at. Maria Juana de Sarasate «vecinos de Ollo» zirela. Ordena txikiak 1761.09.11. ean hartu zituen 56 ; subdiakono 1761.12.11.ean egin zen 57 ; diakono, 1762.02.24.ean 58 ; apaiz, 1762.09.08.ean 59 . Lehen lan tokia Aizoain da, Antsoain zendeako herria. «D n . Miguel de Al- daba» hil delarik, Aizoaingo bikariotza hutsik dago, eta «Don Manuel de Lo- zen ... Thonsurado» (sic Th -) dena izendatzen dute 1761.08.13.ean kargu horretarako 60 . Ollo da bigarren lan lekua. «D n . Pedro de Ollo» Olloko parrokua 1765.01.26.ean hil delarik 61 , «D n . Manuel de Lozen»en alde bozkatzen du- tu etxe-jabeek (4-31at. eta 34-35at.), alargundurik dagoen «Juan de Lozen» bere aita, «Martin Joseph de Vrbe» eta «Juana Maria de Arraras» honen emaz- tearekin Karlosena etxearen jabe dena, horien artean ageri dela. 26-27at. orrialdeetan dagoen agiri honetan esaten da «hijo de dho Juan de Lozen» de- la «Manuel de Lozen» hautagaia. Elizak urte bereko martxoaren 27.ean Olloko parroku izateko ad curam animarum aztertu eta onartzen du (50). Erregeordeak haren alde bozkatzen du egun horretan bertan (53), eta Elizak ofizialki adjudikatzen dio abadetza hurrengo egunean, martxoaren 28.ean (56-56-at.). Apirilaren 9.ean hartzen du sinbolikoki parrokia, atariak eta leihoak zabaldu eta itxiz etab. 62 , eta egiazko kargu hartzea hilabetearen 22.ean gertatzen da 63 . «D n . Manuel de Lozen» 1810.06.25.ean hiltzen da bere herriko parroku delarik 64 . Izenari buruz zerbait esan nahi dugu. Behin hartu dugu bere sinadura eta «Manuel de Lozen» egin du 65 . «Juan Antonio Irissarri» eskribauak, Olloko se- mea denak eta bertako bi etxeren jabeak ere, de erabiltzen du, adibidez, hau- tesleen bozaren berri ematen duten agirietan 66 . Parrokian haren ondokoa izan zen Miguel Antonio Armendaritzek gauza bera egiten du bere aurreko- aren hil agirian 67 . Elizako kargudunek eta errogeordeak, berriz, ez dute de erabiltzen, salbuespen gisa ezpada. 2.2. «D n . Fernando Martin» ageri da Olloko parrokian interino gisa, Pe- dro de Ollo, Manuel de Lozen-en aurreko parrokua hil delarik. Parrokirako hautagaiak aurkez zitezen edicto -a zabaldu zenean, berak irakurri zuen Ollon mezakoan eta zera baieztatzen du: «Certifico ... aver dado en lengua vul- gar a ^ entender a los feligreses de dho lugar de Ollo» haren edukia 1765.03.03.ean 68 . «D n . Fernando Martin» Senosiaingo bikarioa da, 1757.12.14.ean izendatu eta auskeztua eta honako hau esaten zaigu: «D n . Fernando Martin tonsurado natural de la Villa de Roncal y residente en esta dha Ciudad (=Iruñea)» 69 . Honek azaldu du euskaraz agiriaren edukia, Erron- kari herriko seme denak eta tontsuradun bilakatu zenean Iruñean bizi zenak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz