BCCCAP00000000000000000000278

[1] 465 * Euskaltzaindia. Academia de la Lengua Vasca. 1. Francisco O NDARRA . «Textos en vascuence en el pueblo de Goñi». FLV , 49 (1987), 117-140. 2. Endrike K NÖRR . «Un sermón de Martín Joseph Marcotegui, de Goñi, predicado en Ollo (1777)», iker-6 , Luis Villasanteri omenaldia / Homenaje a Luis Villasante, EUSKALTZAINDIA, Bil- bo 1992, 223-242. 3. GEN (Gran Enciclopedia Navarra), VII, 223. Ik. Marcotegui Guridi. Ollon 1777 urtean emandako testuak FRANTZISKO ONDARRA * Aldizkari honetan ( FLV , 49 (1987), 117-140) 1 argia ikasi zuten testuen egilearen bila ari ginela, Martin Josef Markotegi izeneko bi apaizekin topo egin genuen, eta horietaz zenbait datu bildu genituen. Orain (1996an) kon- turatu gara horietako zaharrena egiaz euskal idazlea izan zela. Endrike Knörr- ek Luis Villasanteren omenez prestatu zuen lanean ( iker-6 , 1992, 223-242) 2 osabak 1777an Ollarango Ollo herrian emandako euskal testuak eskaini ziz- kigun. Guk, berriz, hasieran aipatutako laneko Ebanjelio itzulpenak ilobaren lana izan zitezkeela pentsatu izan dugu. Biak Goñi herriko semeak dira, osaba bertako parroku izana luzaro; ilo- ba, bertako benefiziatu lehenbizi eta Azantzako parroku gero, azkeneko ur- teak bere jaioterrian igaro zituela, lanerako ezindurik aurkitzen zelarik. 1777an Olloko parroku zenaren berri ere ematen dugu, eta ez dugu ahazten honen ondoren etorri zena eta denbora puska batez Martotegien garaikide izan zena Olloko benefiziatu eta parroku bezala. Osaba-iloben berri Knörr ( iker-6 ) eta Jimeno Juriok ( Gran Enciclopedia Navarra ) 3 eman dute. Ahalegindu gara horiei buruz datu gehiago biltzen. Gainera, guk dioguna ez badator bat autore horiek esan dutenarekin, jakina- ren gainean eta aztertu ditugun agiriak arretaz begiratu ondoan gertatzen da hori. 1. MARKOTEGI OSABA-ILOBAK Martin Josef Martokegi izeneko bi apaizena izan omen zen 1777ko es- kuidatzia dakarren koadernoa, eta Knörr-en ustez osaba-ilobak dira beharba-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz