BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [9] 243 60. IEA, Navarro 2384, 10. Ilobek sortutako auzia da eta izenburu hau darama estalkian: “Testa- mentaria Izu / de / d n. Juan Bauptista de Oderiz Ve/cino de la Ciudad de Estella Mu/narriz su prôr / Contra / d n. Pedro Fermin de Ascarate Abad / de Aizpun y d n. Pedro Juan de Sagues / Ben d. o de Ollo executores testament r . ios / de d n. Juan Martin de Ibero Abad q e. / fue de Izu: Garcia su prôr”. Ume- zurtzak 9 eta 7 urteko omen ziren, horrela 15. or.an . Baina badakigu 8 eta 5 urteko zirela aita hil zi- tzaienean, hots, 1751.09.17ean, Fermina 1743.08.03an eta Juan Bautista 1746.07.31n jaioak baitira. Ez da ahaztu behar testamentuaren inguruan sortutako auzia aita hil eta 32 urte geroago hasi zela, 1783 urtean. 61. IEA, Navarro 2384, 10, 15-15at. Gutxi gorabehera ulertu behar da 18 urteko aldi hori, uste dugunez. Ik. 60 oharraren bukaera. 62. IEA, id., 65at. 63. IEA, id., 62-67. Artazkozkoa zen Remiro de Oderiz bere suia. 64. IEA, id., 66, 1 §. 65. IEA, id., 66, 2. 66. IEA, id., 66, 3. 67. IEA, id., 66,4-66at., 1. 68. IEA, id., 66at., 2. Eliza hori Iruñeko Ospitalarena zen, oraindik zutik dirauena Nafarroako Museoaren aldamenean, eritetxearen lekuan museoa dagoela orain. Miguel de Olaberri eritetxeko arduradunen bat zen, berak ordainduak baitira orrial- de horietako ehorzketa guztiak. Munarrizko parrokiako zenduen liburua de- sagerturik dagoelako, ezin izan dugu parrokia liburuetan ez Juan Remiro ez beste inoren heriotze berririk aurkitu. Sebastiana hilik zegoen ordurako, esaten baita, 9 eta 7 urteko zirela 60 , umezurtz gelditu zirenean umeak, osaba apaizak bereganatu zituela zer guz- tiak eta gainera hartu zituela errentak delos raices 18 urtez, 1771 arte -beraz, 1753an hasi zen errentak kobratzen-, eta data horretan eman zizkion atzera Juan Bautistari errentak, baina berak gorde zituen “Juan Ramiro” hil zenean bereganatu zituen beste zerak 61 . Hortaz, aita hil zenean geltidu ziren ume- zurtz, atzera eman zituenak eta eman gabeak denak batean eskuratu baitzi- tuen. Hasieran aiton-amonak arduratzen ziren umezurtzez, baina Izuko “Ca- sa Abazial”era eraman zituen denak, bai gurasoak eta bai ilobak, 1754 urte- an parroku egin eta Izura han egotez bizitzera joan eta berehalaxe a brebe tiempo 62 . Ama 5 urtez eta aita 11 urtez mantendu zituen Apezetxean, hil zi- ren arte. Semearekin bizi zen bitartean aitak baratze bat lantzen zuen alda- menean dagoen Artazkotz herrian, entretenigarri 63 . Hil zirenean, Munarri- tzera eraman zituen gurasoen gorpuak “Entierro Noben o (sic) y Cabo de año” egiteko 64 . Gurasoak eta ilobak Izura eraman zituenean, Munarritzen zuten etxearen eta lurren etab. ardura bere gain hartu zuen Iberok, zenbait gauza Izura era- man zituela eta beste zenbait saldu. Ez da oroitzen zehazki Azkarate, cabeza- lero edo testamentu betetzailea, baina entzun duenaz zortzi ardi, lau ahuntz, mando bat, arroparen bat edo ropa blanca eta beste zenbait gauza izan ziren izuratuak 65 . 1753 urtetik 1771 urtea arte alogeratu zuen gurasoen etxaldea, gari eta diru errentak hartzen eta kobratzen zituela 66 . Juan Bautista iloba 1753tik 1761a arte egon zen osaberekin, eta aldi ho- rretan zenbait lanetan lagundu zion etxean, osabak mantentzen zuela eta maisu lana ere egin zuela: “(le) daba la Educación de Escuela” 67 . Fermina ilo- bak neskame bezala zerbitzatu zion, ez lehenbiziko urteetan, baina bai hu- rrengoetan, eta denbora guzti horretan -1753-1773- osabak mantendu zuen 68 . Ematen du ez ziela soldatarik ordaintzen zerbitzuengatik, argi eta gar-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz