BCCCAP00000000000000000000277

JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [7] 241 42. IEA, Villava 2152, 5, 21: Juan Martinen bataio agiria aldatzen da eta “Feli cia ” idazten da. Munarrizko elizako bataio agirietan etab. “Feli cia ” ikusi dugu beti Juan Martinen amandrea aipatzen denean. 43. MPA (Munarrizko Parrokia Artxiboa) ( Bataiatuen) 1. liburua , 2. zatia, 2at. Goñerriko 5 he- rrietako parrokuak 1994.11.30.ean bidali zigun bezala aldatzen eta aipatzen dugu. Oharra: Bataiatuak, konfirmatuak eta ezkonduak txandaka daude ezarriak, orrialde zenbatzea behin eta berriz hasten dela eta horregatik zehazki aipatzen zaila dela. 44. MPA, Bataiatuen , 66at. 45. MPA, Bataiatuen , 16: orrialde zenbatze berria. 46. IEA, Ollo 1516, 2, 16at. 47. IEA, Almandoz 1942, 24, 63 eta 209h. 48. IEA, Almandoz 1942, 24, 105at eta 155at. Munarritz, 1754-08.11-ko agiri honetan esaten zaigu “Fermin Felix de Ibero”k 60 urte beterik dituela cumplidos , urte horretako urriaren lehen egu- nean izan zelarik bataiatua. Beraz, hirurogei urte gutxi gorabehera zituen. 49. MPA, Bataiatuen , 30at.-31: zenbatze berria 1728tik aurrera. Ik. 55 oharra. 50. IEA, Libro 1.º de Matricula delos Ordenados ... por ... D. Gaspar de Miranda y Argaiz , 64. 51. IEA, Libro 2.º de Assientos y Matriculas delos Ordenados por ... d n. Gaspar de Miranda y Argaiz , 54-54at.: ordena txikiak; 173-175: subdiakonotza; 178-180: diakonotza; 180at.-181: apaizgoa. dalena de Amezqueta vecinos de Iruñela; padrinos fueron Don Juan de Albeniz Abad de Iruñela y Juana Maria de Sinosiain; ella no toco a la criatura al echar el agua; adverti el parentesco espiritual y la obligacion de la doctrina Christiana y firme. Don Juan de Urreta Abad de Munarriz” 43 . 1729 urteko otsailaren 5.ean jaioa zegoen, bada. Beraz, egun horietako batean jaioa da -bere iloba Fermina de Oderiz Ibero jaio eta 4. egunean izan zen bataiatua-. Juan Martinen aita, “Fermin Felix (sic) hijo de Martin de Ibe- ro y Feli cia (sic) Sanz de Munarriz Aramaio” 1694 urteko urriaren lehenen- go egunean Munarritzen izan zen bataiatua 44 , eta 1712ko ekainaren 29.ean ezkondu zen: “se casaron ... Fermin Feli z (sic) de ybero, hijo legitimo de Martin de ybe- ro, y Feli cia (sic) sanz; y Agustina de senosiain hija legitima de Sal b ador (sic) de senosiain y Maria de mutiloa” 45 . Ikusten dugunez, aita, Fermin Felix/Feliz de Ibero Sanz de Munarriz, Munarrizkoa da; ama, berriz, Juana Maria de Albeniz Amezketa, Deierri iba- rrean dagoen Iruñela herrikoa. Juan de Urreta de abad edo parrokua. Aitaren zenbait aipamen aurkitu ahal izan dugu garai hartako pareretan: 1726 urte- an zordun ageri dira “Ffermin Ffeliz de Ibero” eta bere emaztea 46 , 1753an he- rriko conzejo o bazarre an ikusten dugu “Fermin Felix de Ibero” 47 eta 1754an lekuko bezala auzi batean 48 . Aramaio, behin Aramaiona, etxekoa da gure parrokua, aitaren ama Feli- cia Sanz de Munarriz Aramaio baitzen, eta Sebastiana, Juan Martinen arreba eta honen senarra “dueños dela casa de Aramaio na ” (sic) ziren, agiriak bazte- rrean “Fermina de Ord eriz (sic) Aramaio ” dioela 49 . Ez dakigu non egin zituen apaiz ikasketak, baina apaizgora ailegatzeko ja- rraitu behar diren pausu edo mailak noiz hartu zituen badakigu, bai eta den- denak Iruñean Gaspar de Miranda eta Argaiz Iruñeko apezpikuaren eskutik hartu zituela. Tontsuradun 1744 urteko martxoaren 20/21.ean egin zen 50 , or- dena txikiak 1750 urteko azaroaren 19.ean hartu zituen, subdiakono 1754 urteko abenduaren 20/21.ean bilakatu zen, diakono 1755eko otsailaren 21/22.ean bihurtu zen, eta 1755eko martxoaren 14/15.ean apaiztu zen 51 . Izuko abad edo parroku izateko “Fernando de Beaumont, Duque de Al- ba, Silva, Alvarez de Toledo” etab. jaunak izendatu eta aurkeztu zuen 1754

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz