BCCCAP00000000000000000000277
FRANTZISKO ONDARRA 240 [6] 37. IEA, Sojo 104, 8, 23. 38. IEA, Sojo 104, 8, 28hh. 39. IEA, Sojo 104, 8, 42. 40. IEA, Garro 159, 1. znb. 41. IEA, Villava 2203, 25, 19. Ik. 10 oharra. egiten den bakarra. 2.aren arabera, herriko biztanle guztiek edo gehienek ez dakite erdaraz, baizik eta euskaraz eta euskara bakarrik erabiltzen dute: “ni se habla otra sino la vascongada”. 3.aren arabera, euskara bakarrik erabiltzen da eta ez erdara, hau dakienik ez dagoela. 4.ak dioskunez, denak euskaldunak edo bascongados dira, eta ez daki inork eta ez du ulertzen erdara edo Roman- ce . 5.ak: Pinillos Sesmakoa da eta han denak erdaldunak edo Romançados di- ra eta ez dakite euskaraz, ez dio inoiz entzun euskaraz mintzatzen, euskaraz jakin oso gutxi dakielako eta ezin duelako inork ulertu haren euskara modua. Izun, berriz, euskaraz hitz egiten dute eta mintzatzen dira, eta denek edo gehienek ez dakite erdaraz, baizik eta euskaraz: “ se habla y platica la lengua bascongada y todos o los mas vezinos del no sauen Romance sino bascuen- ce”. 6.ak : ez du ikusi Pinillos euskaraz mintzatzen, ez baitaki, eta Izun eus- karaz bakarrik mintzatzen dira eta gehienek ez dakite erdaraz. Erabakitzen da, gorago esan dugun bezala, batxilerrak 12 dukat eman behar dituela, hain- beste urtez herritik kanpo bizi izan delako, urte horietan bere parrokikoen hizkera ikas zezakeelarik. 1598ean berriz ere auzitara daramate 37 , hainbeste urtetan Izuko parroku abad izanik, ez delako hor bizi izan, Sesman baizik. Fiscal edo akusatzaileak, 1599 urteko agiri batean, zera nahi du probatu: 1. 40 urte eta gehiagotan Pi- nillos ez zela bere parrokian bizi izan, bertan denak euskaldunak direla eta bera ez, bere bizialdi guztian Sesman bizi izan zelako, baina parrokiako frui- tuak eraman zituela, eta 2. Juan de Pinillos dela bere osabaren oinordekoa. Horretarako aurkezten ditu lekukotzat Sesmako bikarioa eta bertako bi benefiziatu 38 . Horiek diotenez, 1. Pinillos ez zen bizi izan Izun eta ez zekien euskaraz, eta 2. “juan pinillos” da oinordekoa. Honek 100 dukat eman be- har ditu Izuko elizarendako, baina ez du onartzen erabakia, batxilerra bere osaba hil delako eta bera herrigizon edo lego delako 39 . 1598an hil zen Pinillos batxilerra, erdalduna euskaldunen artzain, eta Erreinuko kondestableak, Le- ringo konde eta Albako duke zenak, beste erdaldun (?) bat, Francisco Go- mez, Leringo semea, aurkezten du eta onartzen dute Izuko parrokutzat 40 . 1589. Goian, lan honen 1. atalean ipini dugun pasarte batean aurkitzen dugu: “los jurados vezinos y conçejo del lugar de yçu estando juntados y con- gregados a conçejo y baçarre ” 41 . 3. JUAN MARTIN DE IBERO 3.1. Jaiotza, apaizgoa eta parrokia Gorago esan dugun bezala, Goñerriko Munarritzen jaioa da. Elizako li- buruetan ez da ageri jaioteguna, bataio eguna baizik. Honela: “En cinco de febrero de mil setezientos veinte y nuebe baptize a Juan Mar- tin hijo de Fermin de Ibero y Juanamaria de Albeniz. Fermin fue hijo de Mar- tin de Ibero y Felisa 42 Sanz y Juanamaria fue hija de Miguel de Albeniz y Mag-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz