BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [5] 239 32. IEA, Ollo 1516, 2, 18at.-21. Eskribau euskalduna dugu hemen. 33. Textos , 121. 34. J. Arraiza Frauca, “Ibero, Vía Crucis en vascuence de comienzos del siglo XIX”. FLV , 51 (1988), 143-154. 35. IEA, Garro 126, 9 znb., passim. 36. IEA, Garro 126, 9, 28-38at. Lekukoetan, 1.a apaiza da eta Iruñeko San Zernin parrokiako korista; 2. eta 3.ak, Izukoak; 4.a, Aldatz herriko parrokiako bikarioa; 5.a, Asiaingoa; 6.a, Izuko bika- rioa Pinillosen ordez. 1726. Urte honetako agiri batean lau lekuko aurkezten ditu “Pedro Il- deffonso ochoa de olza” eskribauak, denak Munarrizkoak. Lehenbizikoa “Miguel de Vidondo” da, 63 urtekoa gutxi gorabehera, eta eskribauak hau idazten du: “doi fee Yo el d[ic]ho es[criba]no averle mostrado (ondasunen rolde edo zerrenda), leido, y dado a entender en su lengoa bulgar ”. Hori bera egiten du “Juan de Ascarate”, 60 urtekoa gutxi gorabehera, hirugarren leku- koarekin, eta “Martin de Lizarrondo”, 56 urtekoa gutxi gorabehera, lauga- rrenarekin; baina ez “Juan Angel de Vidondo”, 44 urtekoa gutxi gorabehera, bigarrenarekin 32 . 1678. Urdanozko jauregiko jauna eta herriko abad edo parrokua auzitan dabiltza 1678an, apaizak hitz iraintsuak esan omen zituelako jauregiko an- derearen aurka euskaraz. Lekukoak Bidaurreta, Gares, Aizpun eta Urdanoz- koak dira, eta bakoitzak bere erara denek errepikatzen dituzte apaizak esan zituen euskal hitzak 33 . 2.2. Izu aldean 1863-1869. Goian esan den bezala, Bonaparteren mapak erakusten due- nez, Oltzako zendea osoan euskara bizi-bizirik zegoen, beraz Izun ere bai. Eta ez dugu hemen berriz esango han Oltza herriari buruz idatzia. XIX mendea. Oltzako zendean dagoen Ibero herriko gurutze-bide bat, mende horren hasiera aldekoa, aurkitu eta eman zuen argitara Jesús Arraiza Fraukak, 1807 urtetik aurrera Iberoko kalbarioan egiten zena 34 . 1755-1783. Gogora dezagun lehen Juan Martin de Iberori buruz esan- dakoa. 1590-1599. Juan Solano Pinillos, edo Pinillos Batxilerra, Sesmako semea eta bertako benefiziatua, Izuko abad edo parroku zen 1590 urtean 35 . Zaharra zen, 82 urtekoa baitzen, eta bazituen 35 urte karguan. Sesman bizi zen ego- tez, Izun egon behar lukeelarik. Auzitara eramaten dute arrazoi horregatik, baina Izuko biztanleen hizkuntza, euskara, ez dakielako eta adin handikoa delako, bere jaioterrian bizitzen utz diezaioten eskatzen du, bere parrokian vicario edo ordeko bat arduratuko dela bertako gauzez. Lortzen du nahi due- na, baina hamabi dukat eman behar ditu “para obras pias y la yglesia de Izu”. Sesman bizitzeko baimena lortu aurretik, sei lekuko aurkezten ditu bat- xilerraren prokurakoreak parrokiko hizkuntza egoera erakusteko, zera proba- tu nahi duela, hots, Izun zortzi etxe eta vecinos residentes bakarrik daudela eta biztanleen hizkuntza euskara dela. 1. lekukoak 36 dio 8 etxe eta 30 bat lagun daudela; 2.ak , 9 vecinos residentes ; 3.ak , 7 edo 8; 4.ak , 7; 5.ak , 8; 6.ak , 8 edo 9. Hizkuntzari buruz, 1.ak dioenez, Pinillos batxilerra Sesmakoa da eta han erdara edo la lengua romanzada bakarrik mintzatzen da, ez duela inoiz ere ikusi euskaraz hitz egiten, euskara edo la (lengua) bascongada delarik Izun
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz