BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [3] 237 14. IEA, Navarro 2423, 19, 15at. 15. Diccionario , 1802, 41. 16. Nomenclátor , 1858, 578. 17. Gran Enciclopedia , 1990, VI, 440. 18. IEA, Garro 234, 35, 78at. 19. Gran Enciclopedia , 440h. 20. IEA, Garro 234, 35, 77 eta 78at. 21. IEA, Ollo 1516, 2, 15. 22. Atal honetan ematen ditugun argibide asko beste lan batean eman genituen datuen laburpen dira, hots, “Textos en vascuence en el pueblo de Goñi”, FLV , 49 (1987), 117-140: ik. 117-121. 1.2. Munarritz Munarritz beti izan da Izu baino herria handiagoa. 1791n 230 biztanle ditu, haurrak sartu gabe, 73 familiatan banatuak 14 ; 1802an, 310 lagun bizi dira 15 ; 1857an, 284 16 ; eta 1986an berriz 54 bakarrik 17 . 1496 urteko agiri ba- tean, 1608 urteko aldaera batek dioskunaren arabera, “ A munarriz” deitzen zaio, eta honelako hau irakurtzen dugu: “E todo esto fue fecho e testificado en el dicho lugar de Amunarriz en la yglessia o vasilica que esta en el dicho lugar de Amunarriz llamada beingo eliza (etzana guk egina)” 18 . S. Juan baseliza da noski, gaur egun oraindik zutik dirauena herriaren sa- rreran frontoiaren ondoan. Beingo eliza horrek “behin-behineko eliza” esan nahi ote duen galdetu diogu geure buruari, baina parrokia eliza eta aipatuta- ko baseliza XIII mendearen hasierakoak omen dira, biak garai berekoak 19 . Urte horretan “Fernando Juan g o luçea” eta “Juanto vazte rc o”, besteak beste, aipatzen dira Munarritzen, eta etxe baten izena “lizarrondoa” da 20 . 1726an Lizarrondorena etxearen ondasunen zerrenda edo roldea ematen da eta hau esaten zaigu: “(pieza en el) paraje llamado Vrdoz videa ... affrontada a los caminos de Go- ñi y vrdanoz ” 21 . Beraz, Urdanotz herriaren euskal izen herrikoa edo jatorra dugu hor, mu- narriztarrek erabiltzen zuten formarekin. 2. EUSKARA GOÑERRIN ETA IZU ALDEAN 2.1. Goñerri eta Oltza herrian Munarritz Lizarrako merindateko herria da eta Goñerri deitu ibarrean dago kokatua, Aizpun, Azantza, Goñi eta Urdanotz/Urdaotz herriekin bate- ra, ibarreko hego aldean, Gesalatz ibarreko Genbe herriarekin mugatzen due- la alde horretatik. Oltza herria bere izeneko zendean dago. 1904. Bazegoen urte horretan Goñerriko Goñi eta Urdanotzen bertako euskaraz hitz egiten zuenik, eta Munarritzen ere hitz egiten zela pentsa dai- teke, bi herri horiekin mugatzen duelarik 22 . 1863-1869. Bonaparte printzeak 1863-1869 urteen artean argitaratu zuen Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l’eus- cara mapan ikus daitekeenez, Goñerrin eta Oltzako zendea osoan euskara bi- zi-bizirik ageri da. 1869 urtean argitaratzen du Bonapartek Oltza eta Goñi herrietako euskaraz Le cantique des trois enfants dans la fournaise . Urte horre- tan berean ematen digu Le verbe basque en tableaux , Goñiko euskarari buruz
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz