BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [29] 263 1752 urtean hiltzen da, parroku dela. Ik. IEA, “Libro 7 de Titulos y Registros de 1743 a 1753”, 469at.-470at. fol. 2. Pedro de Goienetxe, Izaltzukoa 1752.08.14.ean bikario egina da “Pedro de Goieneche”, ordena txi- kiduna, Leireko abadeak izendatu eta aurkeztua. Ik. IEA ut s. 1786 urtean hiltzen da. 3. Migel Jose de Nabatz, Makirriaingoa 1786.08.16.ean ematen diote, apaiz ‘presbyter’ dela. Ik. IEA, “Libro 60 de Titulos y Registros de 1783 a 1790”, 185-185at. fol. 6.12. Urdanotz Josef Antonio de Ibarrola 1809.07.15.ean Urdanozko abad parroku da eta Aizpungo interino . Ik. Villava 2139, 26, 20. fol. 6.13. Ollo Pedro Juan de Sagues, Senosiaingoa 1752an benefizio bat hartzen du Ollon. Ik. Almandoz 1930, 1. “Juan de Sagues” esaten zaio, ez “ Pedro Juan de Sagues”. 1802an hilik dago “ Pedro Juan de Sagues”, Olloko benefizioa hutsik dagoela horregatik. Hau da Iberok testamentu betetzaile ordeko izen- datu zuena. Ik. Navarro 2657, 1. 7. IBEROK DARABILTZAN LIBURUAK Biblia eta Aita Sanduez landara, orrialde bazterretan eta prediku bukae- ran maiz aipatzen ditu erabili dituen liburuak eta etsenplu iturri gerta dai- tezkeenak: Andrade, Barcia, Calatayud, Carabantes -aipatuena eta kaputxi- noa-, Chía, Echeverz -bigarren aipatuena-, Garcés, Lyra, Manni, Martínez de la Parra -hirugarren aipatuena- eta Nieremberg. Horien guztien zerrenda ematen dugu hemen, berorien xehetasunak guk ikusi ditugun aleetatik har- tzen ditugula. Kaputxinoen Iruñeko komentu zaharreko biblioteka eta artxi- boan aurkitzen dira gorderik denak, Manni-rena izan ezik -baina honen bes- te libururik badago-. Ezin dugu esan guk azaltzen dugun edizioa berak era- bili zuena denik, zenbait aldiz ezin dela izan, bere predikua moldatua edo be- ra hilik baitzegoen data horiek baino lehenago. A NDRADE , A LONSO DE . Itinerario Historial que deve guardar el hombre para caminar al cielo . Madrid 1670. Jesuita (1590-1672). B ARZIA Y Z AMBRANA , J OSEPH DE . Quaresma de Sermones Doctrinales . Barce- lona 1687. Kalonje eta apezpikua (fine XVII-c.1695). C ALATAYUD , P EDRO DE . Missiones y Sermones . Madrid 1797. Jesuita nafarra (1698-1773). C ARABANTES , J OSE DE . Platicas Dominicales, y lecciones doctrinales . Madrid. 1686-1687. Kaputxinoa (1628-1694). -. Practica de Missiones, remedio de pecadores . León 1674. C HIA , M ANUEL . El Credo explicado, y predicado . Zaragoza 1729. Beneditarra (XVII mendeko bigarren erdi aldekoa).
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz