BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [25] 259 164. ASJU , XVI (1982), 6hh. 165. IEA, Libro de Matrículas / Illmo. S o. r Lezo y Palomeque , 25at. 166. Ezagutzen dugu, hala ere, abad interino izan zen kaputxino bat. Altsasuko abad edo parro- kua fusilatu zutelarik frantsesek 1811n, kargu hori lortu nahi zuten bi hautagairen artean auzi luze bat piztu zen, erabaki batera ailegatu arte. Bitarte horretan “Fr. Antonio Cascante Religioso Capuchino”a izan zen abad interino izendatua 1815ean, eta 1819a arte egon zen. Euskaldunberria zen Kaskanteko semea. Ez zen ordea gaztea, 67 urte baitzituen Altsasun 1819an hil zenean. Beste fraide bat ere ikus- ten dugu Goñin 1765ean, cura interino bezala ari dela lanean, baina ezin digu esan hau kaputxinoa ze- nik. Domingotarra edo izan zitekeen eta bere izena “Fr. Joseph de Ezcurra” zen. lau gisa, Konbentzioaren gudarosteak Iruñea inguratuko zuen beldur zire- la 163 . Ez dakigu noiz eta non hil zen, baina urte horretako azaroan 49 urte zi- tuen, beraz pentsa daiteke hurrengo mendean jarraituko zuela mundu hone- tan bizirik. Ez da ageri misionista bezala, ez bascongados euskaldunen ez cas- tellanos erdaldunen zerrendetan. Egia da Satrustegik, hark idatzitako prediku batean oinarriturik, herriren bateko parroku kargua hartzen aurkezten duela, artean apaiz berri zelarik 164 . Hori c. 1780 urtean gerta zitekeen, 1780. 12.13.ean, Ibero bizirik zegoelarik, izan baitzen apaiztua 165 . Baina gauza oso arraroa de kaputxino bat parroku izatea, eta areago hain gaztea zelarik 166 . De- na dela, jarraitzen dugu sinesten Aizpun eta/edo Langarikak zer ikusirik izan dezaketela gure bildumaren sortzean. 6. INGURUKO HERRIETAKO ARIMAZAINAK Bai Ibero eta bai bildumarekin zer ikusirik duten edo izan dezaketen eta bera bizi izan zen mendeko zenbait parroku etab. plazaratzen ditugu, nor non eta noiz izan zen arima arduradun ezagutarazteko. Berri laburrak dira normalki, non eta noiz jaioa, noiz apaiztua, herri jakin bateko parroku noiz izendatua, heriotza data eta horrelakoak. Herriz herri ematen ditugu berriak eta alfabetikoki ipintzen herriak. 6.1. Aizpun 1. Pedro Fermin de Azkarate, Munarrizkoa Bataiatua: 1727.03.30.ean Munarritzen eta bertan jaioa. Ordena txikidun: 1750.05.22.ean Iruñean. Apaiz egina: 1752.12.22/23. Ik. IEA, Miranda eta A., 2.liburua, 126. Aizpungo parrokutzat onartua: 1751.06.04.ean Iruñean. Bat-batean hiltzen: 1809.03.09.ean Aizpunen. Ik. Villava 2139, 26 znb. eta Navarro 2693, 19 znb., 20. fol. Juan Martinek bere testamentuan cabezalero edo testamentu betetzai- le izendatua, egiteko hori zintzoki bete zuela. Bera izan daiteke eus- kal/erdal bilduma jaso eta osoagotu zuena. 2. Juan Pedro Antonio de Goikoa, Goñi herrikoa Apaiz ordenatua: 1803.09.24.ean Logroñon. Aizpungo parroku hautatua: 1809.04.19.ean Aizpunen. Elizak onartua: 1809.08.11.ean Iruñean. Goñi herriko semea, bertan bizi zena eta bertako coadjutor ‘laguntzai- le’ zena. Ik. Navarro 2693, 19 znb.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz