BCCCAP00000000000000000000277
FRANTZISKO ONDARRA 258 [24] 162. Crispín de Riezu, Necrologio de los frailes menores capuchinos de la Provincia de Navarra-Can- tabria-Aragón , Iruñea 1958. Ik. 308. or. 163. Kaputxinoen Artxiboa. Iruñea. Libro de Capítulos, etc. (1655-1838) : ik. 539h. or., batez ere 543 or. ko 6 erdal eskuidatzi ailegatu dira, beren egileak ez direla euskarazkoak ida- tzi zituztenak, eta 1819tik 1829a arte berriz baliatuak izan ziren. Zaharrena Izukoka da, 1707koa, Iberok 1755ean idatzia baino 48 urte lehenagokoa. Berriz ere Izun 1719an emana, Joseph de Olmos, Asiaingo semea, zela abad parroku -1687tik 1730a arte izan zen bertako parroku-; Aratzurin 1732an entzuna, bertako semea zen Martin de Eraso zela vicario parroku; Asiain, Etxauri eta Ororbian (?) ere predikatua; eta azkenik 1824an berriz erabilia. Herri horiek denak Izu aldean daude eta bata bestetik oso hurbil. Sermoi ho- rietako berriena (?) 1784an Gesalatz ibarreko Argiñano herrian botaa da “al tomar la bula año de 84 Argo.”, eta 1819, 1825 eta 1829 urteetan berriz era- bilia. Muruzabalgo multzoko euskal sermoiak 1813-1832 urteen artean izan ziren berriz erabiliak. Erdarazkorik ere badago, eta Munarrizkoan baino uga- riago dira, horietako bat 1814an berriz predikatua, gainerakoei buruz ezin dugula ezer esan, ez baititugu aztertu. Interesgarria gerta daiteke jakitea ba- direla Langarikak euskaraz eta erdaraz idatzitako testuak, bata bestearen itzulpena; bai eta berak euskaraz egindakoaren erdal itzulpena beste batek zerturik, edo alderantziz, beste baten erdal testua berak euskararaturik. Ikusi dugu ere Ezkurran 1760an erdaraz botariko hitzaldirik, eta Sesman, ez daki- gula noiz -ez ordea inolaz ere Pinillos Batxilerraren garaian- erabilitakorik ere bai. 5.2. Noiz sortua den bilduma Esan dezakegu bi multzoak bilduma bakar bat osatzen zutela hasi 1813 urtetik eta 1832a arte, denbora horretan guztian pertsona bakar baten es- kuan egon zirela testu guztiak, garbi ikusten denez erkatzen dugula urtea adierazten duten zenbakiak egiteko modua eta erabilitako luma eta tinta. Ba- du Iberok arazo honetan ikustekorik? Kontuan harturik 1707koa bi aldiz eta bi urte diferentetan entzun zela Izun, eta aldeko herrietan ere izan zela pre- dikatua, berezkoa da pentsatzea Izu herriarekin eta bertako apaizarekin zer ikusirik izan zezaketela testu horiek eta beharbada Iberoren eskuetan egon ze- la bilduma. Baina 1784 urtean Argiñanon predikatua ezin zitekeen beregana ailegatu, 1783an hil baitzen. Pedro Fermin de Azkarate, Munarrizko semea, Aizpungo abad 1751tik 1809a arte, Juan Martinen herrikidea, bi urte zaharragoa hau baino, bere adiskidea eta honek bere cabezalero izendatua tesstamentuan, datorkigu bu- rura eta bera izan liteke paperak eskuratu zituena, zendua zen lagunaren ze- rak saldu ondoren, eta Argiñano eta Langarikarenak erantsi zizkiena. Baina arabar kaputxinoarenak nola joan zitezkeen bilduma horretara eta Aizpune- ra? Frantziarekin izan zen guduan Langarika eriak eta zaurituak zaintzen ari- tu zen 1793, 1794 eta 1795 urteetan Elizondo, Bertizarana eta Martzillako eritegietan 162 . 1795 urtean prest dago berriz ere eritegietan laguntzeko kapi-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz