BCCCAP00000000000000000000277

FRANTZISKO ONDARRA 252 [18] 131. Juan Martin , Sarrera atalari ipinitako 4 oharrean. 132. Predikuen zerrenda izendatu dugun hurrengo atalean ikus daitekeenez, hiru testutan ageri da data bai estalkian bai 1. orrialdean. Behin bi datak urte bat-berekoak dira eta birritan estalkikoa zaha- rragoa da bestea baino. 133. euskal , 92-96. 134. “Goñerrin aurkitutako testuak (VII)”. FLV , 68 (1995), 173-190. 135. Aldatzaileak ez du Iberok erabili zuen zedilarik ezarri, eta beste aldakuntza txikiren bat ere badago. Eta 1758 urtea erakusten duen ur-marka daraman paperean kopiatu du. Beraz, pentsatu be- har da Iberok berak utzi ziola, alda zezan. Erantsi behar dugu, bestalde, testu hau eta “Goñerrin aur- kitutako testuak (VI)” izenarekin argitaratu genituenen egilea bat-bera izan zitekeela esan genuela: FLV , 67 (1994), 521-554. Hori hala den, ez dugu gehiago aztertu. 136. ASJU -n 3 eta 4 direnak, hemen 4 eta 3 dira; han 8 eta 9 direnak, hemen 9 eta 8 dira; han 10, 11, 12, 13 eta 14 direnak, hemen 13 (sic), 14 (sic), 12, 11 eta 10 dira. 137. Paperak ez du erakusten dataren berririk, baina 1755ekoa izan behar du. 138. 2. eta 4. predikuek, 1.ak bezala, Ospital General de Pamplona diote, 3.ak honako hau daka- rrela: I FARGUES / NAVARRE batetik, eta bestetik, hiru zirkulu, gurutzea eta koroa horien gainetik, bi esku antzeko eta FIN ezkerrean eta 175 5 (sic —- 5 ) irakur daitekeena eskuinean. horrela baitio eta darabilen papera Ospital General de Pamplona lantegiak egi- na da, fabrika hori 1755 urtean hasi zela paper egiten 131 . Ez da horren segu- rua 1773 urtea aipatzen duenaren data, predikuaren 1. orrialdean ematen baita berri hori, ez estalkian -estalkia falta (?) zaiolarik-, eta hemengo data za- harragoa izaten da 1. orrialdekoa baino. Guk ditugun testuetan ez dago 1773 urtean idatzitakorik, bai urte horretan predikatua izan den bat: 15.a, bertan 1771, 1772 eta 1773 ikusten baitugu. Argi dagoenez, 1771n egin eta botaa eta hurrengoetan berriz ere predikatua. Sermoi guztiek tapagailua zutelako susmoa dugu 132 . Bestalde, Satrustegik emandako lehenbiziko testua 133 eta guk FLV aldiz- karian argitaratua 134 bat-bera dira, gero ohartu garenez. Bata 1756 urtekoa da eta bestea 1758koa edo urte honetatik aurrerakoa, ur markak 1758 baitio. Beraz, Ibero bizi zelarik beste batek aldatu edo kopiatua da, ia ez diola uki- turik eman 135 . Ur-markari gagozkiola, 1, 2 eta 4 testuetan, 1755 eta 1757 urtekoetan, Ospital General de Pamplona ageri da; azkeneko 10etan I BRVN (- N buruz behera) / BEARN (- N buruz behera); eta besteetan, I FARGUES / NAVA- RRE, 3 zirkulu, bi esku antzeko eta FIN eta 1755, edo M RAGETE (sic - GE -) / BEARN, 3 zirkulu, bi esku antzeko eta FIN eta 1763. Testu bakoit- za berex dago edo zegoen josia hari zuriz, guztira 136 orrialde osatzen dituz- tela, 210/215 mm. luze eta 147/154 zabal direnak. Bat orrialde zenbakirik gabe dago, besteak aurreko aldetik bakarrik daudela zenbakiz horniturik. 4.3. Predikuen zerrenda Berex ipintzen ditugu Munarritzen eta Muruzabalen aurkituak. 4.3.1. Munarritzen aurkitu eta ASJU -n agertzeko daudenak ematen ditu- gu lehenbizi, beren ordena aldatu egin dugula askotan, dataz gainera gaia ere hartzen dugula kontuan 136 . Ur-markako data Estalkiko data 1. orr.eko data Testuaren izenburua 1. (1755) 137 – 1755 “Domingo quarto de Adviento”. 2. 1755 (?) 138 1757 1768 “Dominica tertia adventus”. 3. 1755 1757 – “Domingo Primero de Quaresma”. 4. 1755 (?) 1757 – “Dominica secunda Quadragesimae”. 5. 1756 – 1759 “Sermon de Penintencia”. 6. 1763 1766 – “Doctrina del pecado mortal”.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz