BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [17] 251 124. Ik. 132 oharra. 125. PA, Miguel Antonio Belza 1242, 83. Horietan azkenekoa 1766.11.29.goa da. 126. IEA, Villava 2231, 7, 12at. eta 14at. Hemen aurkitu dugu lehenbizikoz errubrika berria. 127. Urteak joan ahala, beste aldaketarik ere izan da, hala nola g kontsonantea idazteko modua, 1764 eta 1766 urteetan arras desberdin egiten duela, etab. 128. euskal , 91h. 129. Juan Martin de Ibero (1729-1783), Izuko parrokuaren testuak da lanaren izenburua eta ASJU -n agertuko da. 130. Aurreko oharrean aipatu lanean gurasoei buruzko BI falta direla esaten dugu. Baina hori ez da egia. LAU prediku agintzen dira, umeek gurasoekiko dituzten eginbeharrak erakutsiko dituztenak, eta horietatik BI falta dira: behar dieten amorea eta eman behar dieten alimentue edo sustentoa . Gaine- ra, eta LAU izan litezke hauek ere, paragrafo horren hasieran -ik. euskal , 106, 2 §- prometatzen du gu- rasoek umeekiko dituzten eginbeharrak ere azalduko dituela: “Asico neiz, humen obligueciotatic, gue- ro expliquetuco ditut gure atsoenac”. Beraz, SEI bat falta dira edo falta daitezke. Gure testuetako 7.ean -1768koa, estalki gabea, beraz pixka bat zaharra- goa 124 izan daitekeena- badago errubrika antzeko bat. Ez dago ordea pertso- na izen baten ondoan, baizik eta latinezko Omnia sub correctione Sanctae Ro- manae Ecclessiae (sic - ss -) esaldiaren aldamenean. Egilearen errubrika izan zi- tekeela uste genuelarik, IEA eta AP gordailuetara jo genuen, ea Izuko parro- kuaren sinadura eta errubrika aurkitzen genituen eta hori bezalako errubrika erabiltzen ote zuen. Artxibo horietako bigarrenean testamentuan eta beste hi- ru agiritan -denak 1766 urtekoak- aurkitu genuen bilatzen genbiltzana 125 , baina gauzatxo batean ez zetozen bat errubrikak, izen-abizenetako idazkera berdina zelarik Iberoren predikuetan ikusten genuenarekin, ustez. Azkenik, IEAan aurkitu genuen nahi genuena: bai gure testuko ustezko errubrika eta bai Protokoloetakoa 126 . Zer gertatzen zen, bada? Bi errubrika modu erabili zituela Iberok. Lehen moduko errubrika 1758tik 1766a arte aurkitu ahal izan dugu, eta bigarren modukoa 1769tik 1771 arte, ez dugula ikusi ez zaharra ez berria 1767-1768 urteetan eta 1771tik aurrerakoetan. Beraz, zaharrak behean zeukan marra horizontala desagertu egin da 1767an edo, eta guk 1768ko euskal testuan ikusten genuen ustezko errubrika benetan hori da, Iberoren bigarren modu- ko errubrika 127 . Badago gainera IEAan berak idatzitako agiri osorik, sinadura edo izenpe eta errubrika eta guzti. Hortaz, ziurki Munarrizko seme eta Izu herri xume- ko abad edo parroku izan zen Juan Martin de Ibero da Nafarroako zeruan distiratzen duen euskal idazle berria, Elkanoko Lizarragaren aitzindaria, Li- zarraga 1771n hasi baitzen idazten eta Iberok 1755etik 1773a arte edo ihar- dun baitzuen lanbide horretan. 4.2. Zer, zenbat eta noiz idatzi zuen Igandeetan emateko sermoi eta dotrinak dira gureganatu diren testuak. Ezagutzen ditugunak 23 dira, horietako 7 Jose Maria Satrustegik dituela 128 eta beste 16ak gure eskuetan daudela, ASJU -n agertzeko emanik 129 . Askoz gehiago idatzi zituen noski, baina ez dira gure eskuetaratu. Badakigu, horien artean, aitortzari buruzko 6 dotrina galdu direla, abenduko 3. iganderako 1 eta gurasoei buruzko 2 130 . Noiz izan ziren moldatu edo predikatuak? Ditugun datuen arabera 1755-1774 urteen artean, horiek barne, izan ziren zertuak. Lehenbizikoa 1755ean izan zen moldatu eta predikatua segur aski, egileak
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz