BCCCAP00000000000000000000277

FRANTZISKO ONDARRA 250 [16] 119. IEA, id., 22-22at. 120. Ik. José Goñi Gaztambide, Historia de los obispos de Pamplona. S. XVIII. VIII, Iruñea 1989, 57h. or.ak . 121. IEA, Navarro 2343, 4, 5. 122. Euskera , XXVI (1981-1), 355hh. 123. IPA (Izuko Parrokia Artxiboa), Bataiatuen Liburua, 1781 . Baina 1845 urtean izan zen egi- na, jendeari galdetuta, Izuko parrokia liburuak 1838 urtean erre baitziren: “los cuales (Izuko parrokia liburuak) fueron quemados el dia primero de Abril de mil ochocientos treinta y ocho, en un incendio que padecio la casa Abacial y sus efectos” (liburuaren hasieran). El paño de afeitar: El espejo, salbilla, y plancha se han sustraido: La caja de concha: Veinte y dos varas de estopa y onze terliz estopa= Como dos dozenas de azeite: 119 ”. Atal hau bukatzeko, esagun Iberoren denboran, 1771n, hasi zela Izun Plan beneficial deitua egiten, 1796an izan zelarik onartua 120 . Beraz, hil ondo- ren, bera 1783ko azaroaren 28.ean hil baitzen 121 , 1754 urtetik zendu arterai- no Izuko abad izan zela. Fede handikoa, apaiz lanerako behar zituen liburuz ongi hornitua, langilea, estimatua, baketsua izan zela esango genuke, auzi- txoren bat gorabehera. Egiazko auzia bera hil eta berehalaxe etorri zen, bere ilobek piztuta. 4. EUSKAL IDAZLEA 4.1. Idazlearen bila Iberok ez du inoiz idatzi bera dela prediku eta dotrinen egilea, ez du be- re izen eta abizenik ipini, testu guztietan noiz izan den moldatua eta/edo bo- taa ezartzen duen arren. Hala ere, egia osoa esateko, aitortu behar dugu ba- dagoela 2. testuaren estalkian, goiko bazterrean, Juan hitza, testuaren egileak berak, hots, “ Juan Martin”ek egina izan litekeena. Baina, bere izena ez badu ipini ere, ipini du bi aldiz herri baten izena. Horrela, 3. testuaren estalkian Izu ikusten dugu 1757-an, eta 11.aren estalkian Izu y Junio dos del año de 1770 , gero urtea ez beste guztia ezabatu badu ere. Zer esan nahi du Izu ho- rrek, horko parrokuak egina eta bertan botaa dela ala beste herriren bateko- ak edo komenturen batetik etorritako predikariren batek? Izuko abad edo parrokua izan zitekeela autorea pentsatzera ailegatu bai- no lehen, denbora luzea joan zitzaigun, ez baikeneukan ahazturik prediku horietako euskara Goñerrikotzat emana geneukala beste lan batean 122 . Egia ezagutzeko argia Izu y Junio dos del año de 1770 datutik etorri zitzaigun, ohartu baikinen halako batean data hori ez zela predikatu zuenaren igandea- ri zegokiona, aurreko egunari zegokiona baizik. Beraz, idatzi zuen eguna eta herria genituela hor konturatu ginen. Izuko parrokua izan zitekeela bilatzen genuena bururatu zitzaigunean eta IEAan ikusi genuenean testuak paratu eta/edo predikatu ziren urteetan pa- rroku bat-bera -Juan Martin de Ibero- izan zela herri horretan, parrokia etxera, Apezetxea deitzen dutenera joan ginen idazkera erkatzeko asmoarekin. Baina zoritxarrez jakin genuen 1838 urtean sute batek erre zituela parrokia- ko liburuak 123 . Ezin erkatu, bada, eta ezin egiaztatu gure ustea.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz