BCCCAP00000000000000000000277
FRANTZISKO ONDARRA 248 [14] 109. PA, id., 50. 110. PA, id., 54. 111. IEA, Navarro 2384, 10, 81-82at. 112. IEA, id., 78. 113. IEA, Villava 2331, 7, 15: “Jacin tt a de Irujo” dago. 114. IEA, Navarro 2384, 10, 19-20. 115. IEA, id., 79at., 5. 116. IEA, id., 20at. gabetu eta podore berria ematen diote, eta erasten dute Ibero oso fidagarria dela eta arazoa oso ongi ezagutzen duela persona de su maior satisfacion, y con- fianza, y que se halla inteligenciado mui pormenor del caso 109 . 3.6. Testamentua betetzen 1766ko uztailaren 12.ean egiten du azken nahia. Goian esandako zenbait gauza errepikatzen ditugula, testamentuaren betetzaile edo cabezalero “Pedro Fermin Azcarate” eta “Pedro Juan de Sagues” egiten ditu. Azkaratek erabaki- ko du zein elizatan ehortzi gorpua, Iruñeko Ospitalari bi peso emango dizkio eta “Jerusalem”go etxeari errau bat gari. “Baptista” eta Fermina Oderiz, Mu- narritzen jaiotako ilobei, “Ramiro Oderiz” eta “Sevastiana Ibero”, bere arre- ba eta goinatuaren umeei, errau bana ematen die zilegietan en los montes co- munes de este R[ei]no , eta bosna sueldos febles o carlines 110 . Izan litzakeen zo- rrak kitaturik, beste ondasun guztien oinordeko bere arima egiten du. Baina ilobek jaso zuten auziaren ondorioz alde batetik, eta bestetik hiletetako gas- tu eta ordaindu behar izan ziren zorrengatik, Juan Martinen arimarendako 182 erreal eta 7 marai soilik gelditzen dira, eta gainera kopuru horretatik az- ken agiriak sortu duen gastua kendu behar da, azken erabaki hau 1791ko abenduan ematen dela 111 . Ibero hil eta berehala hasten da Azkarate haren ondasunen inbentarioa zertzen, gero denak enkantean saltzeko 112 . Dirua nola eralgi den eta nori eman zaion esaten zaigu 1784ko urtarrilean, horrela bere inguruan izan ziren zenbait pertsona ezagutzera ailegatzen garela. Honako hauekin izan zituen harremanak eta gelditu ziren hartzekodun, bera hil zenean: “Juachin Marti- nez Maestro Zirujano ”, Iberoren zerbitzari edo ama izan zen “Jacinta Irujo” 113 , Ibero hil zenean bere ama eta neskame ziren “Juachina Garzia” eta “Cathali- na Goldaraz”, “Felix Larumbe” jostuna, “Pedro Joseph Ascarraga” ehulea, “Carlos de Azcarate” ahuntzaina - Ganadero Conzejil eta Cabrero esaten zaio-, Izun bizi zena edo residente , “Juan Ramon Zaro” albaitaria edo Maes- tro Albeitar -eta bazterrean, “Alb a itar” 114 -, eta Asiainen bizi zen “Pasqual de Elizalde” zapatagina, hil baino zenbait egun lehenago zapata pare bat egin ziona Iberori 115 . Hileta eta ehorzketa gastuak zenduaren diruarekin ordaindu ziren. Ho- rietara etorri ziren 24 eta gehiago apaizen eta ahaide askoren bazkarietan 296 erreal eta 18 marai eralgi ziren. Jerusalengo etxeari eta Iruñeko Ospitalari 24 erreal eman zitzaizkien. Goñerrin egin behar den Vigilia elizkizunaren gas- tuak ere -1784ko urtarrilaren 17.ean esaten da hau- kontuan izan behar di- ra. Gainera, 84 erreal eta 18 marai gastatuko dira argizari eta errespontsutan “durante el tiempo que resta al añal que se debe llebar a la Parrochial y se- pultura del difunto”. Erants dezagun parroku zenduaren gorpua, espero zen bezala, bere parrokia elizan izan zela hobiratua 116 .
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz