BCCCAP00000000000000000000277

JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [13] 247 98. IEA, Id., 34at. 99. IEA, id., 49. 100. IEA, Almandoz 1975, 5. 101. IEA, Ollo 1684, 10. 102. IEA, Almandoz 1986, 10. 103. IEA, Villava 2203, 25, 166. 104. IEA, Ollo 1693, 2, 1. 105. PA, Miguel Antonio Belza 1242 karpeta, 81 znb. 106. PA, id., 82. 107. PA, id., 83. 108. PA, id., 49. si noiz eta zenbat ordaindu zitzaion, lehen ordainketa 1555ean izan zelarik, esaten du Iberok 98 . Kontu liburuen arabera, 86 dukat eta 6 erreal gehiegi eman zitzaizkion. Haren oinordekoak diren “Juan Llorach” eta “Joachina Lu- cindo Lison”ek, 1779ko epai batek erabakirik, kopuru hori ordaindu behar dute 99 . Oraingoan garaile izan da parrokua. 1758an Tomas Senar eta Mendigañaren aurka ari da artilearen hamarre- nak direla-eta. Izukoa izanik, ardiak Aratzurira eramaten ditu moztera ha- marrenak ez ordaintzeagatik, Aratzurin ez omen dira pagatzen eta 100 . 1762an “Manuel de Mendigañaren” kontra ageri da. Manuel aldamenean dagoen Ar- tazkotz herriko parrokua da, eta hasikin eta hamarrenei buruz dihardute 101 . 1763an Joakin Senar eta Mendigañak auzitara eramaten du. Joakin Izuko be- nefiziatua izan da, eta horregatik gari eta ardoa zor omen zaizkio 102 . Urte ho- rretan berean bigarren auzi bat du. Izukoek kantari tituluko benefiziatua izendatu dute, aurrekoa hil delarik. Han eta hemen ikusten denez, hasikine- kin ordaintzen da kargu hori. Herriaren kontra, irabazten du auzia: ez da onartzen egindako izendapena eta ez besteren izendapenik ere 103 . 1764an Juan Antonio de Espartzaren txanda da. Honek ez du eman nahi zor duen gari puska bat Arca de Misericordia rako. Kutxa hau 40 erraukoa da, eta erei- teko garia banatzeko sortua izan zen, gari hori maisterrek behar dutela batez ere: “para que anualmente se reparttiese entre los vezinos conzejanttes de dho Lugar (Izu), y hauittantes de él para aiuda de sembrar por el Abad y Rexidor mas antiguo” 104 . “Franc[is]co Ramon Senar y Mendigaña”k 1766ko azaroaren 26.ean au- zitara jo nahi duelarik, “Nicolas de Echeverria” prokuradoreari ematen dio bere ahalmena. Lekukoen artean “Juan Mar[ti]n de Ibero Abad de este lugar” ageri da 105 . Data ber-berean, aurreko agirikoak berak, Asiainen daukan etxe baten usufruitua “Polonia Elorza” bere ugazamari uzten diolarik, gure Juan Martin hautatzen du lekukotzat 106 . Urte bereko azaroaren 29.ean auzitara jo nahi dute berak eta “Joachin Senar”, Izuko vezino den apaizak. Asiaingo abad den “Pedro Ilzarbe”k berrikuntza bat cierta novedad sartu du elizkizunetara dietzeko moduan en punto al llamamiento a las funciones de su Iglessia , eta Izuko bi apaizok kontra agertzen dira 107 . 1769ko azaroaren 14.ean “Polonia Elorza” eta bere semeorde den “Francisco Ramon Senar”ek, goian aipatu di- tugunak, Iberori ematen diote ezkontza hitzarmena contratos matrimoniales antolatzeko ahalmena. Senar-en andregaia Iruñekoa da, eta ez senargaiak ez ugazamak ezin dute Iruñera joan, dituzten zereginek lexitimas ocupaciones eragozten dietelako 108 . Hurrengo egunean, aurreko eguneko ahalmena indar-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz