BCCCAP00000000000000000000277
FRANTZISKO ONDARRA 246 [12] 88. IEA, Villava 2203, 25, 127 at.hh. Apaiz etxea egin baino lehen aurkitzen dugu 1734an Ape- zarena izeneko etxe bat Izun: Ollo 1543, 19. 89. IEA, id., 136. 90. IEA, id., 139-142at. 91. IEA, Villava 2231, 7, 5. 92. IEA, id., 29. 93. IEA, id., 102-103. 94. IEA, Navarro 2384, 10, 79, 2. 95. IEA, id., 77. 96. IEA, id., 79, 2. 97. IEA, Moreno 2511, 7, 33-34. Egile gehiago ere azaltzen dira eta zehatz-mehatz adierazten da egin den lan bakoitzaren balioa: 8-10 eta 33-34. teban de Muzquiz”, “beedor de obras de este obispado” izan da hautatua aur- keztu duten etxearen traza ikus dezan. Ez du ontzat ematen eta beste bat moldatzen du, bertan zehazki erabakitzen duela nola egin gauzak: non egin etxea, materialak, neurriak, zurgin eta harginaren lanak etab 88 . 1754 urteko urtarrilaren 10.ean biltzen dira Azantza etab. Arteta herri- koa den “Pedro J[o]s[e]ph de Inchausti” harginarekin maestro cantero . Honek egin behar du etxea, hasten dela lanean 1754ko martxoan eta bukatzen due- la 1755eko irailaren 29.erako, 8.260 erreal kobratuko dituelarik 89 . Nondik lortuko dute dirua? 1754ko maiatzaren 20.ean biltzen dira eskribauarekin “D n. Juan Fran[cis]co de olmos Abad (Asiaingoa, Azantza hil delarik), ê, In- terin del Lugar de Izu” etab. Eta azaltzen dute iritsi dutela 1754-1757 urtee- tako Izuko elizaren hasikinen fruituak arrendatzeko baimena. Gehien es- kaintzen duena “Pedro Joseph de Marturet”, Doneztebe Santesteban en bizi dena residente da, eta berari ematen dizkiote fruituak 90 . Etxea amaitu ondoren, “Pedro Joseph de In s austi”ren (sic hemendik au- rrera: “I ns a-”) seme eta oinordekoa zen “Martin de Insausti”rekin -hau ere Artetakoa eta hargina- 1770ean auzia izan zuen 91 . Iberok ez zion ordaindu nahi puska bat, etxea ez omen zuelako eraiki Martinen aitak akordioaren ara- bera. Hala ere, 1769ko agiri batek dioenez, 1754an eraikia zegoen “la obra de la casa Abazial” eta 1756an ikusi eta ongi egintzat eman zuen “el veedor de obras de el Obispado” 92 . 1770ean Iberoren kontrako epaia ematen da eta ordaindu behar dizkio Martini honek eskatzen zituen 893 erreal eta 25 ma- raiak eta gainera auziko gastuak 93 . Apezetxea du izena gaur egun ere apaiz etxe horrek. Hasikinen fruituen errenta ez bide zen izan nahikoa, eta 1791ko agiri batean irakurtzen dugu- nez, 1773an 100 dukat hartu zituen, elizako hasikinen errentak grabaturik berriz ere, “p[o]r la satisfac[ci]on dela Nueba Casa Abazial” 94 . Diru hori Iru- ñeko San Lorentzo elizak aurreratu zuen, eta Olabarrieta Izuko parroku be- rriak 1784an atzera eman zion eliza horri 95 . Helburu horretarako Azkaratek, testamentu betetzaile bezala zuen ahalmenaz baliaturik, 572 erreal eskuratu zizkion Olabarrietari zenduak utzitako ondasunetatik, “considerando la vti- lidad que a dho Abad le trajo la construccion de dha casa” 96 . 3.5. Ibero parrokiaren alde, etab. Izan zuen auzirik Izuko elizaren alde. Juan de las Heras eta “sus Autho- res” izan ziren XVI mendekoak diren aldare nagusiko eta beste bi aldareeta- ko lanak egin zituztenak. Lan horietan margolari gisa ageri dira “Miguel de Ibiricu”, Iruñekoa, eta “Juan de Astiz”, Asiaingoa, besteak beste 97 . Las Hera-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz