BCCCAP00000000000000000000277
JUAN MARTÍN DE IBERO (1729-1783), IZUKO PARROKUA (1754-1783) [11] 245 79. IEA, id., 7-7at. 80. IEA, id., 8at. 81. IEA, id., 9-10. 82. IEA, id., 19-23. 83. IEA, id., 45. 84. IEA, id., 51at.-52. 85. IEA, id., 64at., 4. 86. IEA, id., 69-70at. 87. IEA, id., 66at., 3. bi behiren balioa, idi pare bat, lau ahuntz, lau zerri, 28 ardi, behor baten ba- lioa, 12 oilo, bi laia pare, uztarri bat, hiru kutxa -eta beste bat Artazkoztik-, etab 79 . Gainera, 6 urtez sakristau izan zen Izun eta bere soldata 7 gari errau- koa zen urteko eta alorren errenta sakristau bezala. Fermina arrebak 18 urtez zerbitzatu zion osabari, 6 dukat urteko, baina ez omen zizkien ordaindu ez soldatak ez besterik 80 . Guztira, 10.126 erreal zor omen zituen osabak. Beste zerrenda batean adierazten du zer eraman zuen osabak Lizarrako dendatik 1770-1773 urteetan, eta ordaindu gabe utzi. Guztira 129 erreal eta 16 marai 81 . Azkaratek erantzuten du Juan Bautista ez dela hartzekodun, zor- dun baizik, eta 2.439 erreal eta 4 marai zor dizkiola osabari 82 . Beste agiri batean esaten denez, Juan Bautistak aurkeztutako zerrenda eta datuak berak asmatuak dira, bere gurasoak oso behartsuak zirelarik, eta az- ken gaixoaldian Iruñeko Ospitalera al santto Hospital deesta ciudad eraman behar izan zutelarik aita. Han hil eta ehortzi zutela, dio, eta ez zela horrela- korik gertatuko, semeak esana egia balitz. Hemen dioenez, “2. 361 ” erreal eta 16 maria zor ditu 83 . Akordio batera ailegatzen dira, auzitan gehiago ez gastatzeagatik eta ha- serreak sor ez daitezen. Eta Juan Bautistak ahoz verbalmente esan diolako Az- karateri haren Munarrizko etxea 100 dukatetan dagoela grabatua eta hori zertu zela “para el Abio de dho d n. Juan Marttin” eta Azkaratek baduelako arazo horretaz zerbait berri, ilobari 100 dukat eta 20 peso emango zaizkio eta Ferminari barkatuko zaio zor duena 84 , hots, 491 erreal eta 25 marai 85 . Apez- piku etxeko gobernari nagusiak onartzen du aipatu dugun hitzarmena, baina zenbait aldaketarekin: Juan Bautistari 100 dukat bakarrik emango zaizkio, ez ordea beste hogei peso horiek, eta arrebari zorraren erdia bakarrik barkatuko zaio; baina behartsuak badira, Azkarateren esku uzten da zer egin: zati bat edo dena barkatu 86 . 3.4. Parrokia etxea Izuko parrokia hartu aurretik beste inon arima-zain izan zenik ez dakigu, baina, ordena txikidun zelarik kargua eman ziotenean, ezetz esan behar du- gu. Bere gurasoek 100 dukatetan grabatu zuten jaiotetxea “para suplir los Gastos de pasar p[o]r Abad dho D. Juan M[a]r[ti]n y poner la casa con de- zenzia en dho lugar de Izu” 87 . Izuratu zenean, ez bide zegoen oraindik bukaturik, eraikitzen hasiak zi- ren parrokia etxea. 1753 urteko maiatzaren 21.ean lortzen da Iruñean apaiz etxea egiteko baimena “por quentta delas renttas y efectos de dha Ig[lesi]a”, eta hargina rematte de candela prozeduraz hautatuko da. Artean Izuko abad “Fausto Perez de Azanza” zen eta 1753 urteko urriaren 13.ean jakinarazten die izutarrei etxea egiteko baimena edo licencia . 1753ko urriaren 23.ean “Es-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz