BCCCAP00000000000000000000277
FRANTZISKO ONDARRA 244 [10] 69. IEA, id., 64, 2. 70. IEA, id., 64at., 5. 71. IEA, id., 64,3. 72. IEA, id., 65,1. 73. IEA, id., 65, 3. 74. IEA, id., 66at., 2. 75. IEA, id., 3 (sic). 76. IEA, id., 66at, 2. 77. IEA, id., 15-16at. 78. IEA, id., 55-58: orrialde hauetan dago aldaturik. Orijinala ik. hemen: PA (Protokoloen Art- xiboa), Miguel Antonio Belza, 1242 karpeta, 54 znb. bi ez dioen arren Azkaratek. 1761 urteko apirilaren 16.ean osabak Juan Bau- tista Iruñean ipini zuen zerbitzari puso a serbir Pablo Arraiza merkatariaren etxean comerzio y casa 5 urtez 69 . Arraizarekin jarraitzen du 1767an 70 . Amaren jaiotetxeko jabe ageri da 1762 urtetik aurrera Juan Bautista 71 . Ez- kondu 1769ko maiatzean ezkondu zen “J ab iera Huarte”rekin, gastu guztiak osabak ordaindu zituela 72 . Lizarran bizi da 1770 urtetik aurrera, denda baten jabe merkatari bilakaturik 73 . Fermina arreba 1773an ezkondu zen Mendigorriakoa zen Frantzisko La- tor-ekin 74 , eta herri horretan ikusten dugu 1783 urteko azaroaren 2.ean 75 . Az- karatek entzun duenez, ezkontsaria osabak zertu zuen, ezkontza hitzarmenak los contratos matrimoniales Oderizek ordaindu zuela badio ere 76 -soldatarik ez emana nahi du zuritu esandakoarekin-. Remiro eta Sebastiana ezkondu zirenean, erabaki zen berek zutela esku- bidea umeetatik zein izango zen oinordekoa hautatzeko, eta eginbehar hori bete gabe hiltzen baziren, ahaide hurbilenek zuten eskubide hori. Oinorde- koa izendatu gabe hil zirelarik gurasoak, Juan Martin osabarengana eta Jua- na Maria de Oderizengana joan zen eskubidea, eta hauek Juan Bautista hau- tatu zuten bere gurasoen ondasun guztien oinordeko. Baldintza batekin: be- re arreba Ferminari 250 dukat eman behar zizkion, eta bete omen zuen egi- teko hori 77 . 3.3. Osabaren testamentuaren aurka Osabak 1766an egin zuen testamentua 78 , baina 1783a arte ez zuten izan ilobek haren berririk. Osaba hil ondoren, jakin zuten hark bere arima egin zuela bere zer guztien oinordeko eta Nafarroako erreinuko foru eta legeen arabera egin zituela ilobak oinordeko “en la lexitima”, ematen ziela señalán- doles errau bana erreinuko zilegietan eta bosna sueldos febles o carlines . Pedro Fermin de Azkarate, Aizpungo parrokua, izendatzen du cabezalero edo testa- mentu betetzaile, eta, hiltzen bada bera baino lehenago, Pedro Juan de Sa- gues apaiza, Senosiaingo semea. Goian, 62 oharretik 76 oharreraino, salbu 75 oharra, aitatzen diren orrialdeetan ageri diren gauzak eta berriak Azkaratek jakinaraziak dira, eta Juan Bautistak auzitara eraman zuenean esandakoekin ez datoz bat. Entzun ditzagun honek esandakoak, osabaren azken nahia jakin zuenean eta ikasi zuenean ez ziola ezer utzi testamentuan. Zor omen zitzaizkion zeren zerrenda luze eta zehazki antolatua aurkeztu zuen. Besteak beste, Oderizen gurasoenak omen ziren zer hauek hartu zituen Munarritzen osabak: gari eta ardantzen 18 urtetako errenta, mando zuri bat,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz