BCCCAP00000000000000000000277
[1] 235 * Euskaltzaindia. 1. Frantzisko Ondarra, FLV , 53 (1989), 97-144; 55 (1990), 73-121; 57 (1991), 131-168; 60 (1992), 297-333; 62 (1993), 137-153; 67 (1994), 521-544; 68 (1995), 173-190; Euskera , 38 (1993- 1), 59-124; ASJU , XXVII-1 (1993), 299-320; XXVII-3 (1993), 903-947;... 2. Euskera, XXVI (1981-1), 349-365: ik. 352-355. 3. Langarikarenak dira guk FLV , 57 (1991), 131-168, argitaratu genituen testuak, garai hartan horien egilea nor zen ez genekiela. J. M. Satrustegik eman du Langarikaren berri: Euskera , XXVI (1981-2), 658; ASJU , XVI (1982), 6h. or. batez ere; euskal testu zaharrak. I. EUSKARAREN LEKU- KOAK-13, Iruñea 1987: ik. 63 eta 140. 4. IEA (Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa), Garro 126 kartoia, 9 zenbakia, 28-38at. or. Juan Martin de Ibero (1729-1783), Izuko parrokua (1754-1783) FRANTZISKO ONDARRA * Azkeneko urte hauetan argitara ematen aritu gara Munarritzen 1921ean aurkituak izan ziren testuak 1 . Gure ustez, denak XVIII mendekoak dira, Lan- garikarenak izan ezik, honenak XIX mendearen hasierakoak ere izan daitez- keela. Hamabi bat egilerenak dira, eta horregatik beste hainbeste sailetan ba- natu genituen duela zenbait urte 2 . Bi egileren izenak ezagutzen ditugu baka- rrik. Horietako bat Feliz de Langarika da 3 , arabar kaputxinoa; eta bestea Juan Martin de Ibero, Goñerriko Munarritzen jaio zena eta Oltzako zendean da- goen Izu herriko parroku izan zena. Honen berri ematen dugu lan honetan, bere predikuak ASJU -n agertzeko prestatu eta emanak daudela. 1. IZU ETA MUNARRITZ 1.1. Izu Izu oso herri txikia izan da beti. 1590ean 8 vecinos edo etxe ditu eta ho- rietan 30 bat lagun bizi dira, haurrak kontuan hartu gabe noski 4 . 1771.ean 15 familiatan 53 personas de comunion eta 27 parbulos ditu, beren parrokia eliza Asuntzioko Ama Birjinarena dela eta parrokua Albako dukeak izendatu
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz