BCCCAP00000000000000000000276

GONERRINAURKITUTAKO TESTUAK (VII) Erakusleak hauek dira: au, onek, ontan, onen, abek eta ebek; ori, (ortik); ore -ik. Hiztegia-. Izenordain pertsonalak honela dira: ni, neuronek, ene; zeure, zaure; gu, guk, gure; zuen, zaurok, muren, zeuren. Aditza. Iraganaldian beti galtzen da bukaerako -n kontsonantea: nindue, ze, zebille, zue, geroaldia tajutzeko -en erabiltzen da -n bukaeradun aditzetan: emanen, emein, erranen, iquenen; partizipioko -tu atzizkia galtzen da inpera- tibo eta subjuntiboan gehienetan, baina potentzialean behin bakarrik aurki- tu dugu: "servizezaze" 8, "tentacezan" 1; "comparadeitequenic" 5, 1. Ik. ere 'C. icuscegun" 6, 2, baina "egozizezan" 2. Subjuntiboan zenbait aldiz -agatik eransten zaio aditz laguntzaileari: "adoracezanagatic" 3, 2, "desbanecituzedie- nagatic" 2. Aurki ahal izan ditugu fenomeno hauek: genitiboa atzetik: "Erregue Es- pafiecoa" 7 , 2; deklinabideko marka errepikaturik: "Christoc gure Erredento- reac" 2; eta honako egitura hau: ayec guciec 6, 2, ebec gucioc 3, 2, gauzabec gucioc 3, 2, riquezayecguciec 7, 1. Hiztegia Larramendiren hitzik ez dago. Hemen aipatzen ditugun berbak oso eza- gun diren hitzen aldaera eta sinonimoak besterik ez dira. Hona: aniz, aurre- an, bekatore, bekela/bezela, eramo, geago, egin/in, iken 'izan', oian 'mendi', ore 'hura'. Adizkitegia Jakingarri izan daitezke aditz laguntzailea eta beste osagai bat nahasita sortzen diren formak: barime 'bal(d)in ba', bauze 'baduzue', nauze 'nahi duzue', beairzet 'behar dizet', beaurc 'behar duk'. Hika mintzatzen zaio de- monioa neskato bati: "errancio guezurredion eze ni naun demonioa, eta neu- ronec errannine ezzuela cer juan erregueren cortera ece joaten beinze galduco incela" 7, 2; eta Jesus dominioari: "Goye nora mala Satanas. Jangoicoa sollic serbizetuco duc, eta adoratuco duc" 4, 1. Ez dugu ahaztu nahi lizequen 'ba- litz' esan nahi duena: "bada cebille orduen demonioa.. . mundu gucien Jabe lizequen bezelc 5, 1. Ik. ere zeikio 'zitzaion' 1. GURE LANA Orrialdeak zenbatu gabe zeuden. Hitz laburtuak deslaburtu egiten ditu- gu eta guk sartu hizkiak kortxete barruan ematen, baina latinezkoetan ez dugu kortxeterik erabiltzen. Azpimarratu gabe zegoen latinezko pasarteren

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz