BCCCAP00000000000000000000276
FRANTZISKO ONDARRA NORK, NOIZ ESA NON Egile bera dutela uste dugu testu honek eta "Goiíerrin aurkitutako tes- tuak (VI)" lanean ezagutzera eman genituenek: idazkera bera ikusten dugu, laburpenak edukiz eta formaz berdinak, etab. Baina oraingoak, beste haiek ez bezala, baditu bazterrak ezker eta eskuin, hasieran erdara darabil titulua adierazteko, estalkia dauka, josirik ditu orriak, laburpenak urriago dira, eus- kara ez du berdina. Hala ere, egile bera dute edo izan dezakete, zenbait urte- ren tartea dagoela horien artean. Bestalde, Nafarroako herriren batean predi- katzeko izan zen egina, bertako euskara erabiltzen baitu. HIZKUNTZAREN INGURUAN Bokaletan, u- idatzi ohi du hitz hasieran u-ren ordez; "vrre" 3, 2. Kontsonanteetan, zenbait aldiz -ti- ipintzen du, -zi- adierazteko: "inten- tionequi" 2, "astutie" 5, 1, eta bi aldiz c aurkitu dugu z adierazteko" "estucu" 2, "eracusizicquio" 6, 2. Laburpenak bai edukiz eta bai formaz goian aipatu dugun laneko testue- tan ikusten ditugunekin berdinak dira. Fonetika Bokaletan, askotan a i diptongoa ei bilakaturik daga: "Eingueruec" 2, "zeituste" 2; eta a(i)fia, afi eta fia ageri dira e(i)fie, efi eta fie bilakaturik: "befie" 3, 2, "desengueifietu" 4, 2, "befio" 5, 1, "bafie" 4, 2; eu au bihurturik: "daus" 6, 1, "zaure" 2; ia eta ua azkenik ie eta ue eginik ia beti, salbuespen << . bakanen bat ageri dela: "arime" 1, zquen" 2, "andie" 5, 1, "burue" 7, 2, "zisecen" 4, 2. Bestalde, bokal elisioa ageri da zenbait hitzetan: "atraco" 3, "intresac" 3 , 2 , "oberna" 7 , 2 , kontuan hartu gabe berh eta orh antzekoak. Kontsonanteetan, hitz amaieran -S de beti: "milagros", 3, 1. Fonetika sin- taktikoaren arloan ere ematen da gertakaririk, eta besteak beste hau ikusten dugu: ez partikula eta adizki baten hasierako d- kontsonantea beti est bihur- turik ikusi dugu, adibidez, "esta" 4, 2, "estela" 5, 1; eta ez + z- gehienetan esz eginik, adibidez, "eszue" 3, 2, ematen direla ere ezz eta ez, adibidez, "ezzuela' 7, 2, eta "ezda" 5, 1. Morfologia Deklinabidea. Ergatibo plurala -ek da: "becatorec" 4, 2; 'datibo plurala -egi: "beregui" 'sibimetipsis' 4, 2; soziatiboa -ki: "gulerequz" 1; destinatiboa -ddko: "becatorendaco" 4, 2; ablatiboa -ganic "demonioaganic" 5, 2.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz