BCCCAP00000000000000000000276

Gofierrin aurkitutako testuak (VII) FRANTZISKO ONDARRA* A ldizkari honetan emanak ditugu argitara Gofierrin aurkitutako zenbait testu (ik. FLK 53. zenb. (1989), 97-144; 55 (1990), 73-121; 57 (1991), 131-168; 60 (1992), 297-333; 62 (1993), 137-153; 67 (1994), 521-554. Haiekin batean bilduma bat osatzen duen beste bat eskaintzen dugu orain, bertan 8. saila egiten duela (ik. Euskera XXVI (1981-l), 354. or., eta XXVI (1981-2), 646. or.). TESTUAK Bilduma horretako bat ez beste testu guziak bezala, oraingo hau ere pre- dikua da, eta sei orriko -estalkiko bi orriak barne- paper multzo batean dago idatzia. Hari zuriz daude josiak orriak eta beren neurriak hauek dira: c. 2 13mm. luze eta 155 zabal. Ur markak honela dira: 1. 1 FARGUES (sic - U-) 1 NAUARRE (sic - U-). 2. Hiru zirkulu bata bestearen gainean, goikoaren gainean gurutze bat eta gorago koroa antzeko irudia liliori eta guzti. Zirkuluen ezker eta eskuin esku antzeko irudiak eta ezkerrean FIN ta eskuinean 1758. 3. Adierazi berria dugun irudiaren antzeko bat, goiko zatia ez dela ber- din-berdina eta urtea ezin dugula ongi ikusi. Goiko zirkulu barruan bihotza marrazturik. * Euskaltzaindia. [ll

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz