BCCCAP00000000000000000000275
Goñerrinaurkitutako testuak (V FRANTZISKO ONDARRA* A ldizkari honetanl eman ditugu argitara Goñerrin aurkitutako zenbait testu, eta orain beste hiru eransten ditugu. Denak, beste zenbaitekin, bilduma bat egiten dute, bertan oraingoek 7.saila2 osatzen dutela. TESTUAK Predikuak dira eta lau orriko paper multzotan daude, multzo bakoitzak testu bat dakarrela. Esker eta eskuinean ez dago bazterrik, dena dago testuak beterik. Paper neurrial hauek dira: 21 5 mm. luze eta 155 zabal. Ez dira hariz josiak izan. Ur marka hauek ikusten ditugu: Hiru testuetan 1 FARGVES / NAVARRE. 2.ean7horretaz gainera, hiru zirkulu bata bestearen gainean, goikoaren barruan gurutze bat eta beste bat gainean, zirkuluen ezker eta eskuin esku antzeko irudiak eta FIN ta 1741 (-1 ote?). 3.ean 2.ean dagoenaren antzeko bat, baina bigarren gurutzea baino gora- go koroa antzeko irudia liliori eta guzti. Zirkukuen ezker eta eskuin, 2.ean bezala. * Euskaltzaindia. 1. ONDARRA, Frantzisko,l989: "Goñerrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753), FLV XXI, 53 (1989), 97-144; idem 1990: "Goñetrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.)", FLV XXII, 55 (1990), 73-121; idern 1991: "Goñerrin aurkitutako beste sei testu", FLV XXIII, 57 (1991), 131-168; idem 1992: "Goñerrin aurkitutako testuak (IV)", FLV XXIV, 59 (1992), 297-333. 2. ONDARRA, Frantzisko, 1981: "Goñibarko euskara XVIII. mendeko semoietan", Ezrs- kera XXVI (1981-l), 349-365. Ik. 354 or.; idem 1981 b: "Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zahatren aurkezpena", Ezrskera XXVI (1981-2), 633-649. Ik. 646.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz