BCCCAP00000000000000000000274
GONERRIN AURKITUTAKO TESTUAK (IV) Ez daki ergatibo marka ongi erabiltzen, falta delarik edo sobera dagoe- larik; ez du beti -n atzizkia eransten zehar galderetan; noiz-behinka eniti- boa objetuaren ordez ipintzen du: «Daviden arrapazera» 2 , 3 , 3 ; erlati b ozko perpausak moldatzeko bait, nor, zein eta -n atzizkiaz baliatzen da; kon- paratibozkoak ezi-rekin egiten ditu, baino erabili beharrean: elenago il, ezi berris becatu eguitea~ 3, 6 , 3 ; «gueiago naidu ildaien vere semea ezi mutillap 2, 2, 1 . Hiztegia Larramendirekin zer ikusirik, berak asmatuak direlako edo bere hiz- tegian aurki daitezkeelako, duten hitzak ipintzen ditugu hemen, beroien berri zehatzagoa Hiztegia atalean ematen dela: A. apaingai; B. barzulo, bestiruditu; D. desarautu; E. eginde, erranzukida, eskumakil; G. ginbalet, gisagaiso, goaia, gogaberatu, gozaldi, gozande; L. lagunkida, loteki, lukura- ri; U. ugemarra, urrunde, urrundetu; 2. zeagigurte. Adizkitegia Ageri diren adizkiak badira euskalkietan, baina ez daki ongi ipintzen eta askotan bat ezabatu eta beste bat ezartzen du haren ordez. Euskalki batetik baino gehiagotatik hartzen ditu. Adibidez, ikusten dugu balezo, baino dio- zagun, azkeneko hau Lizarragak dezogun esango lukeela; bizkaierazko gen- gozan darabil behin, gero geunden bihurtua, eta Larramendiren hiztegitik s hartua izan dena noski. Goian ezan bezala - ik. Morfologia- NOR-NORI - NORK erabiltzen du behin baino gehiagotan NOR-NORK erabili beha- rrean eta alderantziz, etab. Gure lana Hitz hasieran ageri den V- grafema U bilakaturik idazten dugu bokala denean, eta Y- grafema I bihurturik. Latinezko okerrak zuzendurik ematen ditugu, orrialde peko ohar ba- tean jartzen ditugula aldaketa guztiak. Latinezko pasarteak azpimarratu egiten ditugu, egileak ez badu ere hori egin. Laburpenak deslaburtu egiten ditugu eta guk sartutako osagaiak kor- txete barruan ipintzen ditugu. Ez dugu hori egiten X(p)to hitzarekin, hau beti Christo egiten dugula, egin dugunaren berri eman gabe. Latinezkoak ere deslaburtu, baina kortxete barruan ipini gabe guk sartutako hizkiak. Ergatiboa gaizki dagoenean, zuzendu egin dugu eta orrialde peko oha- rrean eman dugu horren berri. Hori bera esan behar da beste zenbait okerrez, baina ez ditugu zuzendu oker guztiak, jakina. 5. LARRAMENDI, Manuel de 1853. Diccionario Trilingüe. Ik. Estar.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz