BCCCAP00000000000000000000274
FRANTZISKO ONDARRA HIZKUNTZAREN ARLOAN Bokaletan, v- idatzi ohi du hitz hasieran, uzi aditzean u- bakanen bat aurkitu dugula. - Kontsonanteetan, gue gui-ren ordez ge gi bakanen bat ageri da; k edo ku adierazteko qu noizean behin; ts eta tz gutxi-gutxitan; si eta sy ixa adierazteko aldian behin; ti eta tt bakanen bat t bustiaren (?) ordez; zedilaren bat ikusten da; zenbait laburpen, X(p)to 'Christo' ia beti; bokal gainean marratxo bat n adierazteko; lerro bukaeran hitz partitzean noiz-behinka marra bikoitza (=); maiz samar puntu ondoko berba minuskulaz hasten da 4. Fonetika Bokaletan, ez dugu ikusi ia inolako gertakaririk, salbuespen gisa ondoko hauek aipa ditzakegula: 1.- beti «Diabrua»; 2.- lehenbiziko testuan ia beti «biar» 'behar', besteetan ia beti «bear»;3.- «errayetan» eta «oyec». Kontsonanteetan, -S ageri da hitz amaian eta ez -2; eta -zt- maizago -st- baino. Morfologia Deklinabidea. Ergatibo plurala -ak eta -ek morfemez baliaturik molda- tzen da, -ak maizago ikusten dela 1. testuan -ek baino, eta besteetan alderan- tziz; datibo plurala -eri da; soziatiboa -kin da 1. an ia beti, besteetan -ki, salbuespenen bat ikusten dela; destinatiboa -(r)endako (eta -(r)enzat) da; inesiboan honako hauek ikusi ditugu: gañin 1, 1,2, oianin 1,2,2, batin, 1,5, 2, vda verrin 3, 1, 3; viozin 1, 4, 4 eta echin 4, 3, 1. Erakusleak. Au (eta gau bakanen bat), onec, ontan (eta onetan bakanen bat), ebek; ori, orrek, ortan, oiek; berorren; ura, arrek (eta ark-en bat), artan, aiek. Izenordain pertsonalak. Ni, nik, neronek, niri, nitas, ene, nere; zu, zuk, zure, zeure, zeurekin, (orrengana); zuek, zeuren; gu, guk, gure, geuren. Aditza. Iraganaldian gehienetan amierako -n galdu egiten da 1. testuan, besteetan beti edo ia beti; behin aurkitu dugu -go geroaldia tajutzeko -n bukaeradun aditzetan: «esango» 2, 3, 1; digu gaitu-ren ordez, du dit-en partez, etab. 4. Testuetan zehar zenbait azentu marka ipini ditugu. Ez ditugu ordea ikusi ditugun denak ezarri, benetan azentu marka ote ziren seguru ez ginelako. Honako hauek lirateke: avtuzuinean 2, 1 , 2 ; seme oniqui 2, 1,3; gueiago 2 , 2 , 2 ; eguinbadu 2 , 4 , 2 ; vv oniqui 3, 1 , 3 ; Abelen oddac 2, 4, 3.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz