BCCCAP00000000000000000000274

Goñerrin aurkitutako testuak (IV) FRANTZISKO ONDARRA A ldizkari honetan ' argitaratuak ditugu Goñerrin aurkitutako 16 testu. Beste lau ematen ditugu orain, haiekin eta beste askorekin bilduma bat osatzen dutenak, bertan 5. saila egiten dutela. TESTUTAK Lau testuok predikuak dira, eta bakoitzak 6 orrialde betetzen ditu. Azkeneko biak paper multzo bakar batean daude eta hari zuriz josiak. Testuak guk zenbatuak dira. Batez-beste 210 mm. luze eta 150 zabal dira multzoak. Ur marka hauek ikusten ditugu: 1.- 1 BRUN / BEARN; hiru zirkulu bata bestearen gainean, goikoaren barruan gurutze bat eta gainean beste bat, zirkuluen ezker eta eskuin esku antzeko marrazkiak eta FIN 1764; 2.- 1 MARGIAQ EMS / SOULE; hiru zirkulu aurrekoan bezala eta FIN 1761; 3 eta 4.- 1 CAS SO1 (?) / BEARN; hiru zirkulu aurrekoetan legez eta FIN 1768. Erlijio gaiak ukitzen dituzte. NORK, N O N eta NOIZ Nor den egilea ez dakigu. Esan dezakegu ordea, bildumako laugarren saila idatzi zuenak bere eskuetan izan zituela hauek ere, irugui -ik. 4,2,3- hitza berak idatzia bait da, esku eta tinta berbera ageri direla erantsia izan den berba horretan eta goian aipatu laugarren sailean. Euskara gaizkara darabil, ergatiboa menderatzen ez duela, aditz eta deklinabide eta lexikoan zalantzak dituela, sintaxian oztopatzen dela, etab. Non izan zen idatzia ere ezin dugu esan. Noiz. Uste dugu XVIII. mendekoa dela. Hori esateko, kontuan hartzen ditugula ur marka, noizean behin ageri den zedila, etab. 1. ONDARRA, Frantzisko 1989. ~Goñerrinaurkitutako sei euskal testu (1743-1753)». FLV XXI, 53 (1989), 97-144; idem 1990. ~Goñerrinaurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.)». FLVXXII, 55 (1990), 73-121; idem 1991. ~Goñerrin aurkitutako beste sei testu». FLV XXIII, 57 (1991), 131-168. 2. Ik. ONDARRA, Frantzisko 1981. «Goñibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan~. Euskera XXVI (1981-l), 349-365. Ik. 353. or. 3. Ik. 2. oharreko lanaren 353. or.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz